Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Lasarte vs Oria

Lasarte vs Oria <p>Lasarte eta Oria artean okindegi bat zegoen, baserri bakan batzuk... Lasarte eta Oria bi herri bereizi ziren. Lasarte eta Oriaren artean beti egon izan da ika-mika.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAS-001-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lasarte eta Oria artean okindegi bat zegoen, baserri bakan batzuk... Lasarte eta Oria bi herri bereizi ziren. Lasarte eta Oriaren artean beti egon izan da ika-mika.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hemendik Oriya bitarten, zer zan hutsunia, ez zeon?
- Bai, zeon "la panadería", ezautuko zenun, panaderia ez dezu ezautu? Eta zeon panaderia, zeon Basaundi basarriye, Estutxo basarriye.
- Ordun biden-biden zian baserri batzuk?
- Bai.
- Baiño bakanka?
- Bakarka batzuk, bai. Eta Lasarte ta Oria bi herri diferentia zian. "Oria y Lasarte". Futbolian ta aritzen giñan "los de Oria contra los de Lasarte".
- Pikia eongo zan gaiñea?
- Joe, ikeragarriya. "Lasarte contra Oria contra Lasarte".
- Kopuruz zer ziñaten antzeko xamarrak? Horrela Lasartekok eta Oriakok?
- Zertan?
- E jende kopurun, ia gehio ziñaten, gehiago izango zian Lasartekok?
- Bai, bai, bai. Lasarte beti izan da Oriya baiño pixkat gehixeo. Eta "como de más categoría", horrela Lasarteko jendia. Bai, baiño bai eondu da beti "un poco de pique". Haik bere, bere eskola, ta eskola're aparte. Baiño eliza ez, komuniyua itten gendun batian.
- Ta dotriña ta ikasi batea?
- Batea, bai.
- Hemen, parrokiyan izaten zan dotriña ikasteko…?
- Bai, parrokin ematen gendun dotriña. Eta ordun juntatu itten giñan Lasartekuak eta Oriyakuak juntatu itten giñan, batian itten gendun komuniyua.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia