Berastegi (Gipuzkoa)

Lanbide zaharrak eta trena

Lanbide zaharrak eta trena Lanbide zaharrei buruz hitz egiten dute: ikazkinak, batetik, eta Plazaolako trenera ikatza eta egurra eramaten zuten mandazainak, bestetik. Pasaiarien trenek ez zuten egurrik eta ikatzik eramaten. Merkantziek bai. Trenbidearen ondoko auzoetan bizi zirenak gauzekin enteratuago egoten ziren. Egunkaria ere egunero heltzen zitzaien.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-028-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lanbide zaharrei buruz hitz egiten dute: ikazkinak, batetik, eta Plazaolako trenera ikatza eta egurra eramaten zuten mandazainak, bestetik. Pasaiarien trenek ez zuten egurrik eta ikatzik eramaten. Merkantziek bai. Trenbidearen ondoko auzoetan bizi zirenak gauzekin enteratuago egoten ziren. Egunkaria ere egunero heltzen zitzaien.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Esan dezu ikazgiñak ibiltzen ziela, baiña hemenguak izaten ziren ala naparrak?
-Jeneralen Goizueta, naparrak gehio. Guk hemen ikatza eitten aitutakoak, basoan bai hemengoak arittu zien, baiño ikatza eitten arittutakoik...
-1-Gero mandaizaiek'e bai bazien hemen; Erasungoa Tomas-eta. Mandazaie mandoakin egurre ateatzen-eta, ikatzetan-eta ibiltzen zienak. Gero trena ibiltzen zan garaien, hor mendi haundik die ta ordun estaziotara trenai ikatza atera.
-6-Estaziok Olloki, Amio... estaziok trenak izaten zittun eta batzuk pilla haundik ikatza igual egongo zan zakutan, bestek egurre, bestek materiala, dana.
-5-Hor pasatzen zan linea, trena, osea pasaje(roak), jentea ibiltzen zuna. Eta bestea izaten zan merkantzie. Trenak ez zittun /etzittun/ eamaten egurrek, eamaten zittun merkantzik propio. Oin nola pasatzen dien Tolosan-eta kotxekin-eta? Estilo berdiñe.
-6-Baiño ordun Berastegin bizi giñenok baiño adelantaugo, jakintsuagok zien Amiokoak-eta.
-A bai, e?
-6-Egunero trena pasatzen zan eta haik periodikoa ta berrie ta. Beti gehio jakitten zuen haik.
-Erderaz ere gehiago jakingo zuten.
-Ez zan zaille izango.
-3-Ez gendun asko ikasi. Euskeraz eitten bagendun eskolan kastigu ederrak ematen zizkiguen baiño.
-6-Amiongo baserrin frontoia're bazan, eta pelotan nola honea etorrita ibiltzen zien haik. Hemengok baiño gehio eitten zuen haik. Frontoi-koxkor bat. Eta toka ere bai. Hemen oain jarri due baiño. Aittonai esaiozu, oaindik bizi da lareogeitamar urtekin aittona. Jo! Harek garai bateko kontuk... Ordun trenak ibiltzen zun transportea ta ordun harek egunero ikusten zuen, han pasatzen zitzaien-eta. Hor hiru dare: Plazola, handik bost kilometrora Amioene, Amioendiken bost kilometro Olloki, Bertxiña beste bost.
-Zer ziren, estazioak?
-Estazioak zien hoik, estazioak.
-Jente asko bizi zan hor.
-Bai, bai. Ordun Panplona jun behar bazen ere aittonak Plazolara juten zien trena hartzea San Fermiñetaako. Ordun jendea bastante juten zan hontatik'e eta Plazolaa trena hartzea.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia