Soraluze (Gipuzkoa)

Gaztetan zinemara; dantza egitera...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-004-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztetan zinera sarri joaten ziren. Gayarre zinema. Bergarara ere joaten ziren dantza egitera. Trenez egiten zuten etxerako itzulera. Gaztetako kontuak. Pelikulak...

Transkripzioa

- Ta ezkondu aurretik-eta, jai-egunetan ze eitten zenduen?
- Ba, zinera be juaten giñan. Orduan zinera be ni asko juaten nitzan.
- Zinia zeuan hamen Plaentxian?
- Gayarre,
- “Cine Gayarre”. Bai.
- Romero. Luis Romerok eruaten eban hori, zinia.
- Asko juaten zan orduan zinera.
- Badakizu Gayarre nun egon zan, ezta?
- Bai, han Gabolatzen edo [ez zeuan]?
- Bai. Horrek etxiok…
- Bai, hemen, sartzerakuan.
- Ba, asko, e! Juaten zan zinera.
- Ta noixian behin musikia be egoten zan.
- Baitta, baitta.
- Gero Bergarara be juaten giñan dantzara. Ta, ba…
- Bergaran be egoten zan erromerixan bat, hola, egoten zan?
- Erromerixia… dantzara, ezta? Bergarara dantzara.
- Musikia.
- Bai, horixe.
- Musikia joten eban Bergarako bandiak be musikia joten eban hantxe plazan. Ta gero, ba, trenian buelta. Trenian juan ta…
- Pazkuetan be juan Bergarara, baiña gero trenian etorri bihar.
- Onbre, onbre.
- Trena ze ibiltzen zan, hori baporezko edo hori?
- Ez, ez, ostian. Baporrana ez.
- Zer?
- Trena.
- Elektrikua, bai. Bai. Baiña goizao etxera etorri bihar. Bueno, ezta… Eske ezin leike… Hainbeste… Enee…! Pasau? Nik pasau [nittunak] galantak, e! Denpora [gerran], e? Bueno…!
- Ta behin, akordatzen naiz, zinerako ez geunkaun danondako, ez geunkaun dirurikan danok juateko. “Veinte céntimos era, ¿eh? La entrada”. Ta ze ein genduan? Bateri emon dirua, harek zinia, pelikulia, ikusi ta gero Plaza Zaharrian jarri ta kontau.
- Ta konforme!
- Ba, horixe ein genduan behin. Plaza Zaharrian jarri ta haren zain egon ta harek, gero, kontau. Ta “pe a pa” kontau, gaiñera, e! Bueno…!
- Bai, bai, bai.
- Ze botatzen zittuen, zuri-beltzian botako zittuen, ezta?
- Bai. Orduan ez zeuan kolorezkorikan.
- Ez, ez, ez. Baiña juaten giñan ta ikusi be, gaiñera, ze interesekin! Enee…!
- Ta oin baiño pelikula polittauak, e! “Artistas también. Greta Garbo y Clark Gable y…” . Enee… Zelakuak! Bueno…!
- Bai, egixa.
- Oin dana tirua. Dana tirua ta… Orduan romantikuak zian. Polittak. “Rebeca era”, haura harek ikusi eban pelikulia.
- A! “Rebeca”.
- “Rebeca” kontau oskun. Haura be politta zan.
- Holaxen.
- Zeuk preguntau, e!
- Ze zeuan zine bat bakarrikan Plaentxian?
- Bai, bai. Horixe bakarrik. Gero hau elizakuau gero ein zan.
- Gero, gero!! Buenoo…! Hori, zerian… Noiz hori?
- Hori? Ointxe, ondiokan…
- Zenbat urte, ba?
- Bueno, bai. Baiña ez, ez zeban…
- Ez. Baiña han Gayarrian…
- Gutxi iraun zeban horrek?
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia