Bergara (Gipuzkoa)

Emakumearen lana baserrian; gerraosteko zailtasunak

Emakumearen lana baserrian; gerraosteko zailtasunak Emakumearen lana. Etxeko lanak; lixiba. Maria jatorriz Azkoitikoa. Ehunezko arropak. Gerraostean xaboirik ez zegoen eta Mariak gogoan du beraiek etxean egiten zutela. 1951-52 inguruan amaitu zen errazionamendu garaia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-176-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Emakumearen lana. Etxeko lanak; lixiba. Maria jatorriz Azkoitikoa. Ehunezko arropak. Gerraostean xaboirik ez zegoen eta Mariak gogoan du beraiek etxean egiten zutela. 1951-52 inguruan amaitu zen errazionamendu garaia.

Transkripzioa

- Ta andrakumiek aste guztixen, ba, ahal dan moduen ein, ahal dan moduen ein aste guztixen ohiek eta lanak eta paso. Nola ein ber zan ordun fregaketan ta eskillara edo garbitasuna edo sukaldia edo kuartuak edo, ba, jaixen emakumiek haure, preparatzeko aste guztirako. Ta gero astien lixibia´re bai. Erropak ohekuek-eta, lixibia hari esaten zitzakon, oheko erropa haundi ta harek. Ta harek sutako hauts batekin ta barrika baten ipiñi...
- Zuk hori einda dakazu edo amari-eta be ikusitta?
- Hamen ez; han bai.
- Zu, basarrixa... nun jaixotakua zara?
- Azkoitti partea, Hutserri. Mendi honez, [esan notsun]...
- Bai, bestekaldera.
- Azkoitti aldera. Elusu gaiñetik Azkoitti aldera.
- Mendi baten, baiñe alde hontatik hamen beheratxuauen ta alde haretatikan goratxuauen.
- Eta bertan ezautu zenduan lixibia-eta eitten...?
- Bai. Eitten ezautu? Amari ta. Gero, gaiñera, erropa harek, han ataratzen zien ehunezko-edo, bueno, izera gogorrauek eta... Oin, badakizu...
- Ehunezkuek-eta orduen.
- Ehunezkuek eta ehunezkue ez zana ere berrittan-ta gogorraue egoten zan. Ta gero harek jo ber zian...
- Harrixa. Harrixa ipiñi hola aldapan, ur-albergia ta "plasta-plasta"!
- Alberkan, aldamenian ikusiko ziñuan, ba, iñoiz... Han, poliki-poliki juaz, poliki-poliki bustixez, poliki-poliki bustixez jo ber izeten zien. Ta haure eitten zan hamabostien behin edo... Ba, hola, ohiek aldatzen zienien. Eta bestie zortzixan behin erropak aldauez. Bixen bittartien siketu ta jantzi. Lokatzau ta edozer gauza eitten ziñuan! Baiñe danak eskun garbiu ber ziiñuzan. Jaboie ez zan sasoien, jaboie etxian eitten giñuan. Jaboie ez zan sasoie zan gerra-ondue.
- Gerra-onduan [... itxi]. Orduen dana gastauta egon zan jenero dana ta!
- Ez zeon edo ez zan... Guk etxian eitten giñuan. Resinakin... Erretzeko-ta´re [baporia], irakin eitten zaban. Zela zan be... Sebue, hau, ganaue hiltzen zaneko...
- Sebuakin.
- ... sebua botatzen zako; kautika, kautika edo ez dakit ze... Ta [erretzen] eta galdara haundi baten beheko sutan eitten zan.
- Danori nahastau ta...
- Bai, ta ein jaboia.
- Morokilla eitten zan moduan izengo zan, erain ein biheko [otsen].
- Bai. Han ez dakit zenbat denboran edo ze egoten giñen edo... Ama-ta izeten zien, gu gaztiauek giñen ta. Gero moldeik be ez zeon. Gaur [...] moldie, badauzkotzu edozer gauza... Bueno, bero-beruek eta harek igual hondatu eingo littuzke plastikuak, baiña bueno. Gaur badare, baiña orduen ez zakazun. Orduen galdara erredonduen etaratzen ziñuan haure.
- Gero zatixek ein.
- Gero zatixek ein jabo´ haixekin ta gero holako tako...
- Uste dot zu hona etorri ezkero´re [...] ekarri amak-eta uste dot eindda [daola]. Holako zatixek zien.
- Ni hona etorri [orduko]...
- Ta ordurako, ordurako iguel egongo zan ugelduta, e! Baiñe...
- ... cincuenta, cincuenta y unuen laga zitzekon olixuen-ta razionamentuei. Ni dosien ezkondu ta unuen edo cincuentan edo horretxetantxe akabau zan razionamentue. Ta aurretikan gauza batzuk gehittu edo librau edo ein arren, aurretiken razionamentuen dana. Ta gero, kuadrilla txikixa daon lekuan ematen ez zebelako; kuadrilla haundixa daon lekuen gehixao ber zalako... Beti iguel, beti [pasa].
- Orduan jaboia zeuek eitten zenduen etxian...
- Bai, bai, bai, bai, geuk eitten giñuan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia