Urruña (Lapurdi)

Herriarekin duen harremana

Herriarekin duen harremana Odei Urruñarra da. Herriarekin duen harremana ona den arren, herri itzalia da giro aldetik. Euskalgintzan ordea, baliabide asko ditu, herrian dauden hiru bertso eskolak esaterako.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UNA-009-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Odei Urruñarra da. Herriarekin duen harremana ona den arren, herri itzalia da giro aldetik. Euskalgintzan ordea, baliabide asko ditu, herrian dauden hiru bertso eskolak esaterako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esan duzu, hiru urterekin, Urruñara... Beraz esan daiteke, bon imajinatzen duzu urruñartzat izango duzula...
- Bai, bai.
- ... zure burua, eta ez dakit, nola ikusten duzu, eta nola bizi duzu Urruña ?
- Ba, bai, ni urruñarra senditzen naiz, eta... eta betidanik, eta beti hala erran dut, ez? Eta horregatik e... uste dut e utziko diodala ene sorlekua zein izan den errateari. E... e... maiz e... Odei/Barakaldo. Eta buf, hori enetzat da... Nola erran? Erran [...] baiño. E... gainera, jendeak ez du sekulan erraiten sortu den ospitalaren izena, ez? Izena edo herria. Ni Donibaneko haurrak Baionan sortzen dira, baina Donibanekoak dira, ez? Orduan, e... nik badut hor pixka'at zera, korapilo ttiki bat horrekin, uste dut utziko diodala, erranen dut "Odei urruñarra", ta listo. Ta zeren sorlekua bai, Barakaldon, baina esplikatu dudan bezala lehen, ez, izan zen kasu berezi bat, e... tanpex sortu nintzen, ez nintzen agian han sortu behar ere, baina hala izan zen, e... gainera justu ama baitzen amatxiren... amamaren etxean, bere amaren etxean, egun hartan, eta Bilbon e... bizi da amama, eta beraz e... hala... hala gertatu zelako, ez. Eta orduan ba ni, ni urruñarra senditzen naiz, nere bizi guzia hemen eraman baitut. Azkenean, hiru urte arte zertaz gira kontziente, ez? Gauza anitz sentitu ta bizi ditugu, baina behintzat e... zangoak lurrean nun dituzun ez dakizu, ez? Ta niz beti urruñar sentitu naiz, eta hala erraten dut eta... eta tira, ba Urruña maite dudan herri bat da, ba azkenean nere... nere herria delako, eta... Ba nahiko nuke, bizi gehio ukanen balu, duena baino, egia erran, ba pitta'at e... itzalia baita garaika, eta... baina... baina tira, hala ere bada ba elkarte hau bezain eder elkarte bat badago, Berttoli, gazteak ere mugitzen dira, lehen gazte... gazte asanblada bat bazen, orain gazte taldetxo bat bada, e... lanean ari dena, eta ez, ez... gauza biziki ederrak egiten dira Urruñan e. Baina, gehio ari naiz e... euskalgintzari edo begira baino, herriaren biziaz beraz, ez? Ba nola kafe bat hartzera heldu zira Urruñara, eta ez den nehor iñun, eta fff, ez gazte bat, baina ez da zahar edo heldu kuadrilla bat hor kafe bat hartzen... Pixka'at mugimendu falta badu, ez, herriak. Gero, egia da Urruña dela biziki eremu zabalekoa, eta biziki ba pentze, eta zelai, eremu mendialdekoa, beraz... Etxeak biziki sakabanatuak dira, eta ez da hainbeste ba zentro edo muin baten inguruan biltzen, nahiz eta gehiena hala izan. Biziki auzo handiak ditu Urruñak, ezker eskuin, eta Lapurdiko eremuz e... herririk zabalena da, ez? Orduan e... ba tira, pixka'at sakabana, eta horren ondorio izaiten ahal dela,ez? Baina hala ere, hainbeste biztanle ukanik, ba biziki bitxi egiten du Plazara joaitea eta nehor ikustea...

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia