Iurreta (Bizkaia)

Lekeitioko frontea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-014-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lekeitioko frontean, gauetan " escuchan" egon behar izaten zuten. Bertan bizitakoak gogoratzen ditu. Sasoi hartan ere "entxufau" asko zegoela dio, gauza bat esan eta beste bat egin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Lekeittiyoko fréntien, e, suerteu ei san da itzélie ei naben baten. An gabetan “escuchan” eon bieketan bat, fréntie badau or mendiyen, da an barránkuen iño bes, an barrénien eote san “escucha” bat gabien sentieta bosú kontrariyorik. Ta orduen arranakiñ ataketa abien leku askotan, ardiye die morúen. Da klaro! botata txóletak, ba, sera, pótiek eta botata trintxeratik éurrera. Neu antxe, ni tta beste bat "escuchan". Tikilin, takalan, euriye san sano gógor:
- “¡cauen la puta!' Bayatosak ontxe ardiyek arranakiñ!

Tikin tan tikin tan, da emote utz(o)u parte goikoeri:
- Badatosela áiñeketan.

Asten die goiku(ek), ametrallaora txikiyok ta fusillok, da pótiek siela. Klaro! euriye jote abenien gogor árek txóletak saátie itte abien, ardiyen arranen moruen.
Esaie fiyetan, “adémas” gabien an egotie… gero, ba, sasoi ona, sékula gripe ba pes, oiñ beti katarrue ta krístue. Bermion be, kakatza a(r)tien sartute, egon be gabien be ántxe egon bier aíxekiñ.
“Orduen be entxufau asko be egon san, emen Gora Euskadi asko kalíen, da gero gérria etorri sanien, intendentzietan entxufeute, nobera juen erdi billosik iguel da, karlístari tabarduak pas(e)tan igual.

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia