Legazpi (Gipuzkoa)

Bonbardaketa osteko zereginak

Bonbardaketa osteko zereginak <p>Gernikako bonbardaketa bukatu zenean, Juan eta beste hainbat pertsona herrira itzuli ziren. Orduan ikusitako irudiak gogoan ditu. Juan ordena publikoaz arduratzen zen, eta zer zeregin izaten zituen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-046-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernikako bonbardaketa bukatu zenean, Juan eta beste hainbat pertsona herrira itzuli ziren. Orduan ikusitako irudiak gogoan ditu. Juan ordena publikoaz arduratzen zen, eta zer zeregin izaten zituen azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Juan, esplikau puxkat, zuk buruan eukiko dezu imajina ta. Kalera jatsi ziñen garaien zer ikusi zendun han? Nola zegon hura?
-Gernika? Ba dana harriz beteta, etxek oson dana tapauta. Eta han jendea, hemen dau nere ama, hemen dau nere andrea, hemen dau nere umea, eta billa hantxe harri pillan. Gora iota, harri arten gora iota; eran etxetaa junda haik, eta danak han dauzkela barrun familikok, kontatzen, hori ikusi gendun nik han. Hori han ikusi nun nik hori.
-Herioa.
-Zuk "Orden Público" zinen, zertan aritu zinen? Gorputzek ateratzen?
-Orden Público ba, guardia in behar izaten du, guardie ein, guardien ein behar izaten dittu, ta gau guztin'e han fusillekin. Karabinak, fusillek ez, karabinak genduzken guk. Eta hantxe guardin gauen.
-Toki baten ala kalean?
-Kalen, kalen. Kalea zaitzen. Ta geo kastigo haundie zeuken orden publikok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia