Legazpi (Gipuzkoa)

Gernikako bonbardaketa eta haren ondorenak

Gernikako bonbardaketa eta haren ondorenak <p>Juan mendian egon zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean. Bonbak nolakoak ziren gogoan du. Mendian egoteagatik salbatu zen. Bonbardaketa bukatutakoan, herrira jaitsi eta laguntzen aritu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Juan mendian egon zen Gernikako bonbardaketa gertatu zenean. Bonbak nolakoak ziren gogoan du. Mendian egoteagatik salbatu zen. Bonbardaketa bukatutakoan, herrira jaitsi eta laguntzen aritu ziren.

Transkripzioa

-Zuek ikusten zenduen abioeitik bonbak botatzen ari ziren garaia?
-Bai.
-Ikusten zan nola erortzen zan?
-Bai, bai, dana, dana!
-Nolakoa zan?
-Bonbak, bonbak zien holakoxe luzeerakok, haundik'e bai, baita milla kilokok ere bota zittuen baten bat edo beste; milla kilokok ere zulo galantak itten zittuenak han. Han bazeren irik, iri-pare bat bazeon han ta haiei'e jo zien bonbek ondon ta han dana txikituta utzi zittun haik'e. Irik'e, iri-parea.
-Juan, lau orduz mendin egon ziñan?
-Bai, bai. Eta ni bezela ibiltzeko gauza zana dana. Mendira ihes inda, handik salbau giñen gu; mendin eon giñelako.
-Eta noiz jetxi ziñeten?
-Illuntzan. Ta bueno, "ahora hay que ayudar aquí", ta jo..., hay que ayudar ta danak bildur... "Ahora que no se marche nadie de aquí, hay que ayudar al pueblo" ta. Hantxe. Launtzeko. Nik gaue pasau nun geo han. Bonbardioa einda gero gaue Gernikan pasau nuen nik, "Orden Publikoan" neon eta!
-Laguntzen.
-Bai, laguntzen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia