Gerra: frontean eta presoaldia
Bere gazte denbora gehiena gerran pasatu zuen. Aurretik basoko lanetan aritzen zen bere aitagaz batera, Asturiasko minetarako apeak egiten. Gerra irteterakoan, frontera joan zen. "Mungia batailoia"n, hainbat frontetan egon zen: Lekeition, Artxandan, Solluben, Bizkargin... Santoñan preso hartu zuten eta kontzentrazio-esparruetan egon zen; Andaluzia aldetik trintxerak egiten ibili zen. Hiru urtez etxera etorri barik egon zen.
- Proiektua: Iurreta elizateko euskara eta toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: IUR-014/004
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Alberto Errazti
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
Gure gaste denporan, gerran denpora geiyena ta, lelego soldadu juen artien, básuen biérrien.
ápeak itten, Ondarruan da, Elgetan da, leku askotan Asturiaseako ápeak itten, míñetarako. Gure aitte defúntuek, erosten sittun, da gero bárkuen biéldu, Ondarruati(k). Gero, ba, gerrak urtenda kittul, frenteti gora, prisioneru eó, iru urtien etxea etorri barik, ba, fréntia lelëgo émen dánien,batalloi(e) formau sánian "batallón Mungia' da orti oiñ juen geñen, lelego seréra, Villálera, ántxe in geñun eotaldi bat, gero andik Lekeittiyora, Lekeittiyoko fréntera, gero andik, e, Sollube be bai, Artxandara be bai, Bixkérgire be bai, krísto gustietara, da gero andik prisionero se(r)a arrapo giñusen gu italiánuak, Santoñan, an eon geñen emenguek asko, Durangokuek, Larrínaga ta, asko, asko Iyorretan bi be bai Tolóetxu ta, Aldekoa, il san bera Demetrio, da asko. Prisioneru jeusi giñen Santoñan da ándik, e, Mirandara, “kanpo-konsentrasiñora”, Mirandatik, e, Saragosara, geo andi barrido Mirándara, da gero ándi Sebíllara, gero ándik trintxerak itte Kordobara, Francontzako, da Kordobatik jun geñén Granádaa, gero Graná(d)atik Málagara. Malagan in (g)iñusen amaika illebete “kanpo de abiasíñu(e)” eitten, amaika illebete jústuen, gero andi barrido etorri geñén Kórdobara, ango trintxeragiñek, eskóltias.
Egilea(k): Alberto Errazti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!