Astigarraga (Gipuzkoa)

Amaren atsekabea, Bilbo erori zenean

Amaren atsekabea, Bilbo erori zenean Bilbora sartu zirenean, beraiek Markinatik bueltatu gabe zeuden artean, eta ama larri. Apaizak lagundu zion saskia etxera eramaten. Lau umeak falta! Denak antzera zeuden.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilbora sartu zirenean, beraiek Markinatik bueltatu gabe zeuden artean, eta ama larri. Apaizak lagundu zion saskia etxera eramaten. Lau umeak falta! Denak antzera zeuden.

Transkripzioa

- Ta nere amai ta're han Bilbaoa sartu zianian, Bilbaoa sartu zianian, gu handikan etorri gabiak ta, zea, burun xistera zula berdurakin ezin aillaitu baratzatikan etxea; ezin aillaitu, kanpana bueltakuak eta Bilbaon eta harek jakin gu han giñala, aldi hartan. Ezin aillaitu.
- Ama zen hola?
- Ama.
- Zuen ama?
- Nere ama, baratzatikan eta ezin pausoik ezin eman. Eta zeak, esto, apaizak apaizak esan emen ziyon: "Juana, ekar zazu zea hoi, xestera hoi, eta neonek emango dizut etxea"; beheko sotoa beak ekarri emen zittun, ezin aillaittu, klaro.
- Atsekabeakin, zakan nahigabea.
- Klaro, klaro, ta lau ume falta, lau ume falta, ta denak bazakitela aldi hartan giñala. Ta hola.
Herriya ttikiya izatiakin ta eziñikusiya bai, baiña laguntza're izango zan.
- Txikiya... Bai, laguntza, zenena? Zenen laguntza? Denak berdiñak gauden ta. Denak berdiñak gauden.
- Batak bestiai esan nahi det, pixkat, apoio pixkat edo.
- Denak berdiñak. Batekin hizketan hasi ta negarrez. Bestiai zeatu ta "nere semiak ere han zion, bestia're han zion ta zean ta. Hola. Bai, bai.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia