Getxo (Bizkaia)

Bonben eta moroen beldur

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hamahiru urte zituen gerra hasitakoan. Hegazkinak zetozenean, etzan egiten ziren alkatxofen azpian. Moroak zetozela esaten zieten eta asko beldurtzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Pasa gendun gerran bere, e! Hamahiru urte euki neuzen nik gerran. Eta etorten ziren abioiak, ezta? Abioiak etorten ziren, eta horra trinitariotan egoten zan sirene, ta lelao alarma, alarma joten euren /joteuren/, ba, honenbeste zarata, eta gero peligro. Ta guk asko lelao ikusten genduzen, ta han etzunde egoten ziren alkatxofa batzuk eta han entzunde egoten gintzen. Beittu zelao ignorantek, ezta? E? Han eon behar dala ta, e? Han eon… Eta gero beste genero bat. Gero ait…., gu botaten euskuzen hementxe hor… hor…. horra nahiko ez. Badakizue azkorri bideneti? Ta hor soldaduk egon ziren hor. Eta egon ziren artilleruk egon ziren hor, artilleruk egon ziren. Eta bueno! Hori explote errebenteu egingo dule eta ez dakit /eztait/ zer eta ez dakit /ezdait/ nor eta ene! morok datozela eta... Gerran bildurrik ez [gendun] eukiten, baina moroena! Ez dakit zer pentsatzen... Bai, morok datozela! ahh! Morok! Bueno, piztik izengo balitikeze modun! Ta jakin bere ez zer diren morok! morok datozela. Eta badakizue Bilboko saneamentu nondik datorren, horti estaziñoti ta zelan dauz malakate batzuk? Malakate deitzen da. Eta hortik dator Bilboko saneamentu eta desenbokaten dau hor tunel bokan. Ta bueno. Iminten oskuen ogi baltza zatitxu baten, ze ogi baltza zatitxu bet emoten [eben], bakoitza... erraziñoan emoten euren /emoteuren/, eta han iminten oskuen txorizo apurtxu bet edo holan, eta egune pasaten joaten gintzen hara tun…, hara, zerara, malakatera, hara malakatera. Kontu atara, bonba bat [hara bota baeuen], zu, [hori mamu be] sartuko zan hara barrure, ezta? Han egoten gintzen. Usiñe ba kontu atara zelao usiñe han! E? Eta umedade horroroso! Eta han, han pasaten gendun denpore. Eta gero, bueno, sartu ziren, buenooo, eneee! "Ala rojillas", "ala rojillas!" ibilti oskuzen ha, ze manifestaziñoko egoten zirenez, igual ba Madril [jausi dela], ta kanpaiak igoten ziren ta "ze pasa ete da? ze pasa ete da?", "Ba Madrile jausi da" esaten euen, "Madrile jausi da".
Eta, bueno, ba, ez zan lez besterik egon, ba, batzuten joaten gintzen igual Algortara-edo manefestaziñora ta, bueno, bultzukadak horrorosok emoten oskuzen.

Egilea(k): libanoaristegi@joxe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia