Getxo (Bizkaia)

Goiherri eta Beherri

IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GTX-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Getxon bi zati zeuden: Goiherri eta Beherri. Elizan oraindik ere bereizketa egiten dela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: IRALE - Irakasleen euskarazko prestakuntza zerbitzua

Transkripzioa

- Hau Getxo, bai. Ademas dau, Getxon bere dau alderdi bi. Zu, zu bizi zara Beharrin, zu zara Beharriko eta gu gara Goiherriko. Eta eleixan bere, hori diferente segiten da, e!
- Elizan bere?
- Bai, neuk esango dotsut /esangotzut/. Gu bagoaz elixara, ezta? eta sartzen gara, sartzen gara Beharriko ateti, e?, zuon alderditi, zuon alderditi sartzen gara. Goiherriko persona bat ez da lotuko han aurkiten, beren lekure dator Goiherrire. Bai, eta hori, hilten direnak bere hemeti goiti Goiherrikok, hilten direnak, aitu, beste alderditi. Asko da dotoreao! Asko da dotoreao ha, ze handi deko eleixek ha beran ha sartukera dusti. Guk ez, guk hemetik gure lekutik guk. [Horrek portiko itsu-itsuti], baia gure lekuti. Eta handi etorri, ezta?
Etorri Algortati, lehen esan dotsut... Pasa, atrabiesa [eleixeko] dusti, baia Beharriko alderdin [ez gintekez] para, gu geure lekure. Eta hango behekok bere ez dire pase... etorriko gure alderdire, e! Ez, ez, ez, ez. Hori dau nik ez dakit hori diferentzi zetako... zeeitik daon. Behekok beti izen dire fintxuagok, e!
- Bai, eta euskera gitxi, ez?
- Bai, beti gitxitxuao, gitxitxuao ein da, bai, gitxitxuao. Ta fintxuagok…., aurek pentsa edo. Edo aurek ez pentsa igual, geuk pentsa fiñao direla igual. Aurek igual ez, geuk igual. Bai, ze baserri, bere, diferenteao izen da hango; han bere egon dire solok eta eiten euren /eiteuren/, baia hemeko lez ez. Ez, ez, ez, ez hemeko lez ez. Eta hemen erriberara joaten gintzen, iketza eiten eta koka eiten.

Egilea(k): libanoaristegi@joxe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia