Lehengo arrantza motak eta itsasontziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ez zuten arrain mota asko harrapatzen lehen. Pantxoa, sardina, txitxarroa... Amak Bentan erosten zuen, eta Hendaiara eta Irunera joaten zen saltzera. Antxoa gero etorri zen. Itsasontziak txikiak ziren. Gaur egungo arrantzaren egoera. Batelak. Baporeak eztanda eginda hil zirenak.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 30a
- Iraupena: 0:03:29
- Erref: HON-050/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Itsasoa » Arrantza motak , Itsasoa » Lan-tresnak eta azpiegiturak » Ontzi-motak , Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
-Ta besterik iten zuten, ba, arraia salmueran jarri ta holakorik bai?
-Orduan ez. Orduan ez zen zerikan. Uan bezalako arraiak ez zen orduan deus ere. Orduan ez zuten atunik harrapatzen, ta ez, gero pixkat hasi ziren biñon bestela ez.
-Ze harrapatzen…
-Harrapatzen zuten pantxua, o salmiroia-edo zerbait, ta gero itten zittuzten bentan erosi, ta itten zien, Hendaira faten zien saltzera, edo Irunera, bi lehengusu juaten ziren.
-Ze hartzen zuten arraia, buru gañian?
-Bai. Saski batzutan sartzen zien aurrena, redonduak, ta hemen jartzen zuten paño bat o trapu bat, trapua, eta hola faten zien saltzera. Oiñez juaten zien, e! Irunera oiñez. Urte asko da hori.
-Ta txardiña ta…
-Baita, txardiña-ta ekartzen zun, ibiltzen zien bi-hiru barku ttiki hemen, ta ekartzen zuten txardiña edo txitxarrua, ta erosten zuten zerin, bentan, ta hura saltzera juaten ziren.
-Ta antxua’re izango zen…
-Gero, bai, gero antxuakin gure ama-ta ez ziren juaten antxuakin. Gero ya jendia gaztiagua hasi zen, antxua erosi ta Irunera saltzera, biño juaten ziren tranbian.
-Ta aurretik ez zen antxuarik ez zen harrapatzen ala?
-Oso gutxi. Mas bien txardiña harrapatzen zen.
-Ordun txardiña, txitxarrua…
-Bai, eta txardiña. Gero harrapatzen zuten, pues batzuek pantxo ttikiyak eta horrelakuak juaten zirenak, bakotxa bere txalupa ttiki horiyekin.
-Orduan barku haundirik ez zen?
-Ez zen, ez, ez, ez, ez. Hura eaman ta gero bai hasi zien barko haundiyak, barku haundiyan, ta gero ya hasi zien zerakin, biberukin, arrai bixiyakin, hegaluzia eta hegal-motza-ta harrapatzen. Ta oan oso urte txarra dugu. Oso hegaluze gutxi da. Gutxi-gutxi-gutxi… Ta juaten dire hiru eguneko, zerara, birera. Ta uan beste barkuak dagozte txitxarrotan eta makarelatan, ardorian deitzen diote horreri. Barko haundiyak, e! Haundiyak. Arrayik ez da, hegaluxerikan; atuna ez dugu posible, ez dute posible ekartzia. Ta nahiko bada! Atun nahiko bada! Hegal-motza. Biño ez dute utzitzen ekartzen gobiernuak. Barko bakotxai hamar milla kilo temporada guziyan. Eta ba! Atunez betia dago itsasua ta ez dute posible. Ta, en kanbio, frantsesak ekartzen dute dena usteldua ta hori ekartzen dute gero Espaiñira saltzera. Ikusten duzu /ikusteuzu/ ze bizimodua!
-Bai. Baiña leheno, zure aman garaian diferentia zen.
-O! Txoill! Txoill!
-Barkuak ttikiyak…
-Ttiki-ttikiyak ziren, bai, ttikiyak, ttikiyak.
-Dena batelak?
-Ta batelak. Gehiena batelak. Bai.
-Ta barkuak, baporezkuak izaten zien?
-Bai. Hori ni ez naiz oroitzen. Zera zen, itten ziren zerak, ordun baziren hemen gizonak zera lehertuta. Ze esaten zioten… Baporian, ikatzakin-ta ibiltzen ziren, ta gero ez dakit zerekin lehertu itten zioten, ta hemen bada, bueno, hilla da, Juanito, osaba bat itsua geldittu zen. Osaba Juanito. Bai. Ta bestik baziren, ba, dozena erdi bat hil, golpe berian hillak ere bai.
-Hola esplosiyuakin edo?
-Bai, esplosiyuakin, bai, bai.
-Eta zuk ez dezu oroitzen holako barkuak, ikatzakin?
-Ez. Ez, ni ez, ez, ez. Ni jaio gabia nintzen orduan. Urte asko, urte asko da.
-Zu neskatilla ziñenian ya barkuak…
-Ya beste […] ziren, bai.
-Ya gasolinakin…
-Gasoillakin, gasoillakin ya, barkukin. Bai. Bai.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!