Ur hotza eta beroa lortzeko moduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-016-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehen urik ez zuten etxean eta errekatik ekartzen zuten ura. Ur beroa, berriz, labearen bazterreko depositu batean berotzen zuten.
- Auzoa: Jaizubia
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 09a
- Iraupena: 0:01:09
- Erref: HON-016/004
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
-Ta zuek, orduan, hemen, baserri batzutan urik ez zeon garai batian, baiña zuek hemen ur faltarik ez zenuten eukiko?
-Errekatik. Bueno, orduan errekak garbiyak zien. Oain ez. Oain dana zea, hor’e zalditokiyak-ta eondu die ta dena mangerakin ta goian’e zakurtokiya dago ta [dena mangerakin […] dena errekara, oain dena kontaminatua do, biño gu gaztiak giñen denboran? Adelantuak bazien orduan! Hemen karrua eoten zan, ta mutil kozkorrak eskolatik etorri ta hiru milla litroko uran depositua, uralitakin, zea bat, katxarro bat, karro [baten] gañea igo bihar izaten genun ura botzeko. Hortikan hartu bi baldekin eta ura bete. Eskolatik etortzekuan hala izaten izaten zen. Ta orduan, katxarruk garbiotzeko-ta sukaldian ura eukitzen genun. Platerak garbitzeko ez, baiño... Ur berua, berriz, zuk ez duzu ezautua izango, labiak bazterrin zuten deposito bat ta han ura berotzen zen ta kanilla zakan, zean, ura hartzeko. Ta ura berua, handik. Ta egunero sua piztu, hala iten genun, egunero sua piztutzen zen. Ta handikan, ur berua.
Egilea(k): Aitor Errazkin
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!