Hondarribia (Gipuzkoa)

Gerra ostean janaria lortzeko ezkutuan ibili behar

Gerra ostean janaria lortzeko ezkutuan ibili behar <p>Arrebak taberna izan zuen, baina garai batzuetan irinarekin arazoak izaten zituzten. Orduan errotara joateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Lehen txekorra hiltzea ez zen libre, eta ezkutuan egin behar izaten zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-016-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrebak taberna izan zuen, baina garai batzuetan irinarekin arazoak izaten zituzten. Orduan errotara joateko nola moldatzen ziren azaltzen du. Lehen txekorra hiltzea ez zen libre, eta ezkutuan egin behar izaten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Taberna, ta jaten ematen zuten?
-Bai, bai. Bai. Ta geo gaiñea [ogiya ez] talukin’e gaizki ibiltzen omen zien, garai haitan iriña jartzea hola, hemen bazien auzuan errotak, biño prezintuak jartzen zittuzten. Ez zuten libre. Ta hemendikan Irunea, Ibarla juaten giñen ta gaiñea zeozer pariente genun, Ibarlan. Ta aurreneko biajia, astuakin, artuakin ni ta hemengo, hemen bizi zen beste neska bat, ni biño bi-hiru urte zaharragua, harekin juan nitzan aurreneko aldiyan, errota hartea. Ta han, […] o zeozer familikuak nola giñen, [hala zen], seittuan iriña in, han zai eon ordu bete edo ta preparatzen, ta geo ya etxeakuan kargatuta etortzen nintzen. Bestela utzi, etorri, ta berriz juan behar izaten gendun. Bentaja hori bagenun. Zea attan aldetik lehengusua edo attan lehengusua edo zen, han errota zuna.
-Ibarlakua?
-Ibarlakua, bai.
-Hori ze izaten zan izkutuan in biharreko lan bat, errotara jutia?
-Ez, ez. Hoi libre. Haik libre zuten. Biño, hemen, hura bat, ta hemen ingurun aleik ez. Ta geo zean, Beran. Beran, zea, Naparro aldea zubiya sartzen dena eskubita hartu ta […alletu naiz], perretxikotan ta juan naiz ni hara. Han, ta gu ez, gu biño zaharraguak, horko baserrikuak-ta, zeakin, astuakin hara errota, eta zea, aguazillak o paperak eskatu. Ta paperik ez. Eta hemen, Pasionista onduan, Irunen, eta mekauen, azkenian, iya nearrez jarri omen zuten gizona, zea, pues bueltatzeko, “con intereses”-ta. Eta azkenian negar batzuk in omen zittun ta, bueno-bueno, pasatzeko ta pasatzeko. Utzi omen zioten. Hola, lapurretan bezala. Ta txekorra hiltzia ez zen libre. Itxiatan-ta ez zen libre. Ta hor Erdiko Errota-edo bazen baserri bat, ta karnizero baten bazun han tratu pixkan bat, txekorra hartu ta han hil, ixilka, ta dena kontrabanduan bezala.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia