Gerra zibila lehertu zenean, jendea Hondarribitik Hendaiara ihesi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hamaika urte zituen Extefanak Espainiako gerra zibila lehertu zenean. Kanetako portura joan zen Extefana, eskolara joan aitzin ohitura zuen gisan, eta hara non ikusi zuen Hondarribia sutan. Barku txikiak zebiltzan joan-etorrian, Hondarribitik Hendaiara jendea ekarriz. Negarra begian egon omen zen begira. Denbora airean joan zitzaion ordea, eta etxeratzean ahizpa haserre zuen zain, eskolara joateko garaia aspaldi pasa zela eta.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Xan Aire
- Data: 2009(e)ko azaroaren 09a
- Iraupena: 0:02:12
- Erref: HEN-001/025
- Kodifikatzailea: Miren Artetxe
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren hasiera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra
Transkripzioa
- Ba zapatak’e bai, zapata bernizak oroitzen naiz amak Irundik ekartzen zitula...eta horra, holako... ama bai. Eta gero, bai, neskatxetan eta-bai, mais jostatzea eta ez ... nere bi ahizpa zaharragikuak Irungo bestetan nik uste gaten zien e! Bai. Baiñan ni ez naiz sekulan izan hor, Irungo bestetan.
-Eta gerla, ezagutu duzu gerla zibilia? Baduzu oroitzapenik?
- Espainiakoa bai. Espainiako gerla zibilla. Hamaika urte nituen eta eskola gan aintzinian orduan zaldi karruan gaten nitzen memento hartan eskolaat. Ahizpa zaharrenakin. Baiña eskola gan aintziñan, nere lana zen bi ontzi ttikikin Ganetta portuat, itsas bazterreat gatia bi klienteri esnia emateat. Eta han arribatu nintzen eta ze ikusten dut...Hondarribiya dena sutan zen, erretzen ari zen. Eta bazien hamar bat barku ttiki, amatxiyak, aitatxiyak, ama gaztiak beren haurrak lepoko batian bilduak, eta gan-etorka ibilki zien ontzi hoiek eta jausten zian Ganetta portuan. Eta badakit, memento hartan, Hendaiako "Mairia" - Alemanian hila den hura- [...] hura izigarri persona ona izan zela jende hoientzat. Eman zioten eskola haundiyan lehorpea Hendaiako eskolan, eta zopa're bai, haurreri eta haundieri’re bai pentsatzen dut. Eta han, beraz, barku horieiri begira nigarra begiyan egotu nintzen – zeren hamaika urte – banuen halere kontzientzia ze mixeriya zen, eta, bon, ahantziya...
Egilea(k): Eneritz Ceballos
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!