Lezo (Gipuzkoa)

Gerra hasierako oroitzapenak

Gerra hasierako oroitzapenak <p>Gerra hasi zen egunean, Errenteriara jaitsita zegoen mezara izebarekin. Gogoan du moto bat zegoela kalean eroria eta odol markak lurrean. Etxera etorri eta tiroak entzuten ziren Gaintxurizketa aldean.</p>
Tamaina:

Gerra hasi zen egunean, Errenteriara jaitsita zegoen mezara izebarekin. Gogoan du moto bat zegoela kalean eroria eta odol markak lurrean. Etxera etorri eta tiroak entzuten ziren Gaintxurizketa aldean.

Transkripzioa

- Ta nola goatzen dezu zuk gerra etorri zan momentua, ze... nola goatzen dezu?
- Hura... tristia, ni goatzen naz. Tristia zen hori. Gerra hasi zenian nik... gerra hasi zen eguna izango zen, lagun batekin justu zela haziya, jai bezperan haziya izandu zen, ta ni han ta ikustera joan nintzen izebakin, nere izeba difunta, aman ahizpa hemen Martinekua, soltera zen hura. Ya neska zahartuko zan. Ta harekin jun nintzen Errenterira, goizian mezeta, Errenterira. Askotan juten nintzan izebakin, gañea ni mutil kozkorra zaharrena nintzen etxian ta izebak ematen ziten /zidan/ Errenterira. Hara jun ta gerra hasi zula esan ziguten ta, gerra? ta bai ta, segizute /segi zaitezte/ etxea etxea segitun, gerra hasi aurretik etxea segizute. Gu itxea ailegatu baiño lehenagotikan hemen Gaintxurizketan ta tiruak ta pipiti papata pipiti papata. Ni goatzen naiz hura Errenterian, kalle Biterin, botika farmazia zen Olaziregi edo... farmaziya?
- Bai.
- Haren onduan...
- Bai
- Moto haundi bat zeon erorita lurrian ta zeakin... odolakin ta zikinduta! Ni goatzen naiz hura nola ikusi nun. Han. Ta joe, nik ama... ezinik, izebari, izeba hemen zer pasa da? Hemen bitu bitu e odola! Ta ixo ixo ixo, guazen, guazen, guazen. Harek ixo, ixo, ixo esaten ziten, guazen, guazen ta jakiña, gerra zela, gerra hasi zela ta. Ta gu torri giñan, ba hemen hiru [...] hil zituztela ta seme-alabak o semeak eta...
- Hiru seme ta ama.
- Hortik pasa giñen gu, lehenagotikan etxera. Beitti hortik barrena, hortik beitti-goitti, hemen zeatik barrena, Miyura barrena, Mikura baserria hor dozte /daude/...
- Bai.
- Hortik barrena, bide hori pasata etorri giñen gu etxera.
- Etorri ziñaten.
- Bai. Lehenagotik zen.
- Baiño hori ya...
- Gu pasa giñenean, egundokua izango zen hil zituztenean.
- Ya.
- Gu etorri ta gero, ni ez naiz ongi goatzen...
- Bai, bai.
- Biño gauza horiek.
- Bai.
- Eta...
- Ta gero etxera etorri, ta joe hor tiruak eta zerak eta gaintxurizketjoe, la ostra.
- Beldurrak, ezta?
- Zer zen ez genekien gerra baiña ikasi genuen zer zen gerra.

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia