Martxiel Garmendia Legorburu
Lezo (Gipuzkoa) (1926-2015)
Biografia
Patxilaborda baserrian jaio zen Martxiel. Aita bertakoa zuen eta ama berriz inguruan dagoen baserri batekoa, Juan Martindegikoa.Sei anai-arreba izan ziren baina bi arrebak oso txikitan hil ziren beste lau anaietan Martxiel da zaharrena. Uneko eskolan, Gaintxurizketa bailarako neska-mutikoak ibiltzen ziren eskolan ikasi zuen mutikotan zortzi urterekin hasi eta hamaika urtera arte.Gogoan du Martxielek zortzi urterekin hasi zenean euskaraz irakasten ziela maistrak. Gero 36ko gerra etorri zenean bukatu zela euskaraz ikastea eta handik aurrera gazteleraz irakasten zietela. Hamalau urterekin mendiko lanetan aritu zen Jaizkibelen pinu-zuloak egiten. Gero hamazazpi urterekin Errenteria-Oreretako legami-fabrikan hasi zen lanean eta han aritu zen berrogei urtez erretiratu zen arte. Ezkonduta dago eta emaztea Hondarribikoa da, Guadalupen ezagutu zuten elkar, hango festetan, Martxiel hemezortzi hilabetez han aritu baitzen soldadu. Nahiz eta baserritik kanpo lan egin, beti hazi izan dituzte txekorrak haragitarako eta orain ere badituzte. Egun, semea, erraina eta bilobekin bizi dira baserrian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-015 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute