Hazparne

Lapurdi ekialdean kokatuta dagoen herria, Hazparneko kantonamenduko herri nagusia. Azalerari dagokionez, herrialdeko zabalena da. Udalerri hauek ditu mugakide: Beskoitze eta Ahurti iparraldean; Kanbo, Haltsu, Jatsu eta Mugerre mendebaldean; Makea, Lekorne eta Lekuine hegoaldean; eta, Aiherra eta Bastida ekialdean. Herriko ekonomia jarduera nagusiak industria (zapatagintza, ehungintza, eraikuntza) eta laborantza (bazkarako landareak, artzaintza) dira. Dena den zerbitzuek ere badute garrantzia, Nekazaritza Ikerketarako Zentroa eta udatiarrentzako azpiegitura izanik hirugarren sektoreko osagai nabarmenenak.

 

  • Hizlariak: 7
  • Zintak: 9
  • Pasarteak: 17
  • Transkribatutakoak: 17
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 14

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia