Hazparne (Lapurdi)

Abereentzako buru-estalkiak egiten Hazparnen

Abereentzako buru-estalkiak egiten Hazparnen <p>Zaldientzako buru-estalkiak egiten zituzten Hazparnen. Frantziako iparraldean saltzen ziren. Kanaletan zaldiak ibiltzen ziren barkuak tiratzen burdina edo ikatza garraiatzeko, eta abereei burua estaltzen zieten horretarako. Ez zen tailerrik, etxeetan egiten zen lana.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zaldientzako buru-estalkiak egiten zituzten Hazparnen. Frantziako iparraldean saltzen ziren. Kanaletan zaldiak ibiltzen ziren barkuak tiratzen burdina edo ikatza garraiatzeko, eta abereei burua estaltzen zieten horretarako. Ez zen tailerrik, etxeetan egiten zen lana.

Transkripzioa

Kaputxak ere egiten ziren. Kaputxak. Bainan ez, ez enkaputxatuak edo kaputxadunak orai... Bai, batzutan ikusten dudalaik fotografietan, pixkat, orai, beste hitz bat da erabiltzen Frantzian, nahi baitute debekatu emazteen arropa, begien, bon... Hori...
- Burka famatua?
- Burka famatua. Bon... Arabak eonak dira Hazparnetik hurbil seuraz'e baina ez; etzen hori. Beste oihal bat babazen, kaputxa, Hazparnen egiten zena ta saltzen zen Frantziako iparraldean, zen ta han, Frantziako iparraldean, han egiten baitzen lihoa, eta han egiten baitzen oihala ere. Bainan han egiten baitzen ere hango kanaletan, egiten baitzen ikatza buru batetik, burdina bestaldetik, altzairuaren egiteko behar baitziren kanal hoietan, urbide hoietan, zaldiekin, [...] BuloƱeko, "Le bulone", dira behi batzu, idi batzu, "Bulonesak" deitzen dienak, BuloƱekoak, zen ta hoiek tiratzen zituzten zirgada batzuekin, tiratzen zituzten barkuak eta hor harria, edo burdina, edo ikatza, Frantziaren iparralde batetik besterat, beste bururat, kubritzen zuten, eta bazterretik, zirkada hoien [...] behar ziren edo zaldiak, edo behorrak, edo zaldi haundiak, edo behi handiak, eta gizon batzuek, kaputxa buruan egiten zuten bide hori, bide bazter, bazterreko bide hori, zirgada hoiek ekartzeko. Ta Hazparnetik joaiten ziren harat, hamalauko gerla arte, bederen. Hara. Hori ere jakiteko da.
- Eta, fabrikak eta baziren?
- Eta beraz, Fabrikaik ez. Etxetan iten zen.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia