Hazparne (Lapurdi)

Ehuleak ziren arbasoak

Ehuleak ziren arbasoak <p>Ez du aitatxi ezagutu. "Eulatea" zuen izena beren etxeak, ehuleak baitziren arbasoak. "Durangarren karrika" bada Hazparnen; Durangoko oihala egiten zen Hazparnen. Hainbat oihal motaren berri ematen du</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HAZ-001-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez du aitatxi ezagutu. "Eulatea" zuen izena beren etxeak, ehuleak baitziren arbasoak. "Durangarren karrika" bada Hazparnen; Durangoko oihala egiten zen Hazparnen. Hainbat oihal motaren berri ematen du

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez diat /eztiat/ gure aitatxi ezautu; nik izena, gure etxeak "Eulateia" baitzuen izena. "Eulateia". " Eulate" hegoaldeko izena'uk, Estella inguruan ba'uk Eulate. Irujo, "de Eulate" ere ba'uk, e! Bai[na]n gue etxea "Eulateia" züan. Eta, beaz ehuliak zituan gure arbasoak; denak ehuliak. Eta funtsean Hazparneko karriketan behatzen ba'uk karriken izenak, ba'uk, bistan duk "Francis Jammes", gue lehen auzoa baitzen, bainan ba'uk ere, "La Rue des Duranguiers".
- [...]
- Hazparnen? A, ni Durangora joan nizelarik erraiten deiat beti: "A, ni pixkat zuetaik niz. Zen eta ez dakizue beharbada bainan Hazparnen ezarria daukute "La Rue des Duranguiers"". Bada "La Rue des Cordonniers", baina hori azkenik jin da gure herrirat. Lehen lantegia zapetain... Zapetak egiteko, "Rue des Cordonniers" bada, bainan bada ere "Rue des Duranguiers". Zer erran nahi baitu Durangoko oihala egiten zela Hazparnen. Bainan bi mota baziren: baziren ohial ederrak, behien uztar estaliak egiteko, kopetakoekin eta hola, eta gero heien bizkarrian, idien bizkarrian ezartzen zen oihal eder hura, eta gero pesta-berri egunean lurrian hedatzen zen "dafaila" eder hura, e, hura, juduen oihaletik kopiatüa, juduak iaan (iragan) zielaik hemen, ikasi baitzuten nola, juduen apezak, "Le rabin", bizkarrean ezartzen duen oihal bat. Hori bera'uzu “la toile Basque”, hori da, ta hoi egiten zen Hazparnen. Baina egiten ziren ere […]. Marheak. Marhea oihalak, hoiek dira kalainkak deitzen direnak Hazparnen, erran nahi baita, kanpoan hedatzen zelaik, hartu han barnian, ilarrak ereiten baitziren, eta ilar hoiek behar baitziren idorrarazi gero, eta joz, zafratuz, (baina baitzien) kalainkan gainean ezartzen zenituen hoiek. Bazen oihal beltxa're, bainan hua gero, zapataientzat eitten zena, ta marhea hoiek, eta gero, erran dutana uztar estali hoiek eta hoiek oro, eta marheak hoiek oro...

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia