Anai Artea elkartearen historia

Anai Artea elkartea 1969an sortu zen Donibane Lohitzunen, Piarres Larzabal eta Telesforo de Monzonen eskutik, abertzale lapurtar multzo batek sustengaturik. Hastapenetik norabide humanitarioa hautaturik, Hego Euskal Herriko euskal errefuxiatu politikoei lehen aterpe eta laguntza bat eskaini zien Lapurdin, horretarako egoitza bat ere erosiz. Urteak joan ahala, Anai Artea elkarteak sentsibilizazio lan bat ere eraman du Ipar Euskal Herriko eta Frantziako gizartean, errefuxiatuen egoera eta bake prozesua uztartuz, agintari politikoak inplikarazi nahian. Grabaketa sorta honek Anai Artea barnetik edota hurbiletik ezagutu duten emazte-gizonen lekukotasunak bildu nahi izan ditu, elkartearen 50 urteen liburu-egitasmoa bizipenen gatz eta biperrez erraustatzeko xedez.

Zintak

KodeaDataHizlariak
HAZ-007 2016 Larzabal, Battitta
HAZ-008 2016 Larzabal, Battitta
HAZ-009 2016 Garat, Pantxoa
SEN-010 2016 Mendiburu, Mixel
SEN-011 2016 Mendiburu, Mixel
SEN-012 2016 Mendiburu, Mixel
SEN-013 2016 Mendiburu, Mixel
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia