Getaria (Gipuzkoa)

Berotzeko motorrak arrankatzeko metxak

Berotzeko motorrak arrankatzeko metxak 4-5 ordu egiten zituzten alatzen eta sarritan eguraldi kaskarra eta hotzak egoten ziren. Motorrak arrankatzeko erabiltzen ziren metxak erabiltzen zituen berak berotzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-005-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
4-5 ordu egiten zituzten alatzen eta sarritan eguraldi kaskarra eta hotzak egoten ziren. Motorrak arrankatzeko erabiltzen ziren metxak erabiltzen zituen berak berotzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Alatzen?
- Alatzen. Ta askotan, e!, ta ez dakit zer. Ta giro kaskarra! Ta hotza…
- Neguan.
- … ta tristura gogorra. Ta geo iten giñun, leatza harrapatzen giñun ta bertan jaten giñun, baiña ez zan gozatzen. Jendia’re debill o, zea, hotza! Hotza, ta gozatasun txikiya. Puf! Nik’e orduan motorra arrankatzeko zian metxeruakin, metxakin, han berotzen zian, berotzeko. Nik, buruan sartu zitzakun ta, nik kalian behera sumatzen nun usai hura, buruan sartuta, metxakin. Metxa batzuek zeatzen zian holako, nola zigarrua pizteko, zigarruak pizteko leheno izaten zian ba […]?
- Bai.
- Ba, holako puxketak, sua eman, ta sartu, ta estutu, kulatra bakoitzian, holako lau. Haren usaia ziharo fuertia izaten zan, ba, ta nik usai hura buruan, mareagarriya neretzat. Ooo! [Tistur!] Triste!
- Bai?
- Triste, triste.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia