Ondarroa (Bizkaia)

Familiako hastapenak itsas munduan

Familiako hastapenak itsas munduan <p>Bere amaren amama arraina banatzen aritzen zen otzara buru gainean jarrita Elgoibarrera joaten. Bere aitita morroi lanetan aritu ostean hasi zen patroi moduan beharren eta ezkontzerakoan erosi zuen lehenengo txalupa. Txalupa horri bere emaztearen izena jarri zion, Kontxitaren amamarena, Klotilde.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-014-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bere amaren amama arraina banatzen aritzen zen otzara buru gainean jarrita Elgoibarrera joaten. Bere aitita morroi lanetan aritu ostean hasi zen patroi moduan beharren eta ezkontzerakoan erosi zuen lehenengo txalupa. Txalupa horri bere emaztearen izena jarri zion, Kontxitaren amamarena, Klotilde.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta jun zan Mutrikure baja zin Koasteittik. Baja zin Mutrikure ta bakixu bost ume ta baten batek esatzen “ Ondarrure juten bazaze atakozu biximoru, andrazkuk Ondarrun ataten dau, arraiñe erosi ta Elgoibarrea-ta”. Ordun, etorri zan bera ta arrañin hasi zan. Ta Elgoibarrea lepun goixeko lauretan urten ta juten zin otzara burun dabela. Bai bai bai, holantxenik e hori. Ta gero umik ba bata morroi gurin attitte be morroi eon zan, attittan anaxi be bai. Gero alabak be segiu dabe arraiñin. Ta ondo. Baiñe… ze esatea nixun horreaz ba?
- Ez ba etorri zirela eta ata ebela biximodu.
- Hamentxe ata ben arrañin hasitte. Atte zan, hori zan aman atte ta zan gero patroi. Patroi sartu zan morroitxatik etorri hori eta patroi. Patroi ondo. Ta ein ban ezkondu zinin, txalopa txiki bat ein ben. Klotilde andrin ixena ipinitzan Klotilde. Gurin attittak, attitte, mandatu /eitsan/ ein otsan neska batei ta: "Pentsako dot /pentsakot/” /esatsan/ esan otsan. Ta bittartin, beste kuadrillako batek /esatsan/ esan otsan: “Zutzako dakat arrebi, neska ederra” “ A bai?” ta “Bai, Fulana” “A bale ordun. Hasiko gara”. Bittartin besti etorri zan “Zu, Isidro, pentsau dot baietza” “Ba on neuk pentsau dot ezetza”. Gurin amak esaten ban harek andra zaharrak zemat bidar /esatetsan/ esaten otsan “Zure attak niri /peastan/ pea ostan halakoik pea”. Holakoxi zan, bai. Attitte be zan konto esantzalli. Itxosoko kontuk eta zan normalin attittak eta hartzen zattue ume umetzat . Ni akordaten na hartzen gattuenela pertsona nausi morun trataten gattunela eta nitzako attitte ra attitte beste bat ez moruku ha. Aume ba, baiñe attitte. Ta hareandik dator hori sustraixe txalopak-eta.

Egilea(k): Edurne Solabarrieta (Ondarroako Institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia