Gernika-Lumo (Bizkaia)

Agirre lehendakariarekin Parisen

Agirre lehendakariarekin Parisen <p>Elai-Alaiko kideekin batera joan zen Parisera Kruzita. Bertan ikuskizunak egiten zituzten, eta bertako trokaderoan ere egon ziren. Eusko Jaurlaritzak finantzatuta egon ziren bertan. Agirre lehendakariak Euskal Herriko jaiegunak beraienean ospatzen zituen. Agirrek izan zuen lehen semeari abestu zioten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-077-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elai-Alaiko kideekin batera joan zen Parisera Kruzita. Bertan ikuskizunak egiten zituzten, eta bertako trokaderoan ere egon ziren. Eusko Jaurlaritzak finantzatuta egon ziren bertan. Agirre lehendakariak Euskal Herriko jaiegunak beraienean ospatzen zituen. Agirrek izan zuen lehen semeari abestu zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Parisen Ba aktueu eitten gendun. “Gobierno Vasco esto…” Gobernuek, Euzkadiko gobernuek eitten oskun guri, hori; osea, paseten euskun dirue ta.
- Subentziñoa-edo?
- Bai. Ta gero guk eitten genduzen teatroatan, jantzan-ta dirue atarateko. Ta ein gendun, Trokaderoan be ein gendun. Orduntxe, ein zen barrixe Trokaderoa ta. Hantxe be aktueu gendun.
- Eta kanteu zeuntsen be bai Lehendakari, Agirren leelngo umieri.
- Bai. Agirre etorri eitten zan sarritten geure etxera. Ta ha etorten zan, hamengo, holan jaixek zelebratzen diezenak, San Juan-ta? Beti etorten zan gure etxera, zelebretako gugez. Agirre. Nik badekot rekuerdo itzela dekot Agirrena.
- Zelakoa zan, bera?
- Niretzako, majoa zan. Hori dauena, hor estaziño ondoan zelan dauen ein daben Agirre? Ikusi dozu? Haxe da. Bera ganera, beti ondo jantzitte- ta. Majoa, majoa zan e! Majoa. Andrie be bai, Maria Zabala. Ta harek euki ebanien lehenengo semie, Parisen euki eban semie. Ta nire aiztie ta nausixek, gure grupoko nausixek, zortzi-edo, joan zien beren etxera, kantetan. Andrieri kantetan, semie euki ebanien joan zien.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia