Euskara galarazita
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-059-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:01:27
- Erref: GER-059/014
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Lanbideak » Polizia , Politika » Euskara eta politika
Transkripzioa
- Ya bakizu? Zuk geuze bat ez badarabizu aldien, galdu dozu. Ta harek be, haixe.
- Gerniken asko galdu zan euskerie?
- Bai. Ordun galazo eitten eben, jode! “Entonces te venía la Guardia Civil y te tenías que callar”. Gu akordetan naz ni, Arratzun eskolan-ta ordun guardia zibillek etorten zien kamiñotik; bata alderdi batetik eta bestie, bestetik. Oingo moduen ez zen. Bat, alderdi bakotxetik. “Chavales, ¿no sabéis hablar en español, en cristiano?, esaten oskun. Ba bai, jakitten genduen eta ein eitten gendun, baiña harek aldeten ebaneko, ya ostabe ba zure erara edo eitten zien. Hari kokoteko bat zerak zerari emon otson, Juaneri. Juan hil zen, ha be egon zan Brasillen edo hortik hil zen. Hori zen koiñetue, honek Irazabal ferreterixe? Horrexen koiñetue zan. Ta hari emon otsien /emontsien/ kokoteko bat Arratzun; akorduen dekot Juaneri. Ez daitz er zan eta euskeraz konteste otson, ta plas! Bueno, ez esateko […] Kokoteko bat. Bakizu nori emon otsien, Doroteori, bakizu Telletxekoa Doroteo? Harexei emon eutson guardiazibil batek, itzela. Ni ordun bizi naitten Arratzun. Ni bakarrik urte askotan bizi izen nitten.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!