Gernika-Lumo (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketaren ondorioak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-037-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ezin omen da kalkulatu Gernikan zenbat hil ziren. Itxarkundia, Itxasalde eta Loiola batailoiko gudariak egon ziren Gernikan. Ume asko erbestera joan ziren: Ameriketara, Ingalaterra, Errusiara...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Esin lei jjakin semat, gitxi gora bera be, semat il siren Gerniken, se ixen san gudarijjek atzeraskadie einde Durangon… edo or... Kalamuako frentea apurtute; eta egon siren emen iru batalloi: Itxarkundia, Itxasalde eta Loiolako gudarijjek. Da aren artien, ba, nor gelditxu sen Gerniken jainkoa lagun, iño´pe estaki. Da bestie, nor etorri sen kanpotik abes, iño'pe estaki, semat falta diren euren etzietan, eurak jakingo dabe semat falta dauen baiña gurin estaki iñok, iños. Gerniken esta falta iños.
Gero, gernikarrak, falta diresenak, ba, lantzin bat agertzen da emen eta, ba, orduntxe jakitxen dogu ba... «Fulano il jjakun edo. Í. baitte... a ta ba, an gelditxu sen da estakigu eser edo». Batzuk Frantziera, beste batzuk Inglaterrara, beste batzuk Ameriketara, beste batzuk Rusiara. Ume artien be, ba, iñope estaki semat gelditxu siren. Orixe da gertatu sena emen tristeena.
Lengoan, nire lagune dao gaixorik eta, a ikustera etor siren beste lagun bi: nire lengusue bat eta beste bere lagun bat. Da esautze ba se «Au nor dosue ba?›› «Au... Elixabeten nebie» «Ene! txikijjena?›› <<Bai››. Ba berrogetasak urtiek ikusì barik eta arelakoak, ba asko daos emen. Ontxe agertu da beste bape, Pilar deritxona, ona Residentziara eta estakigu nundik ibilden bes eta ser egin daben bes da olakotan, ba, asko dago.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia