Hirune Etxebarria Bastegieta
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1923-2020)
Biografia
Foru Plazan jaio zen, Andra Maria kaleko seigarren zenbakia zenean, Frantseskalera ematen zuen eraikinean. Ama Erdikokalekoa zuen eta aita Foruko Jauregizarrekoa "Jauzar". Amaren aldeko aitita, Bastegieta baserrikoa, bertsolaria zen. Oinarrizko ikasketak karmeldarren ikastetxean eta solfeoa Segundo Olaetagaz ikasi zituen. Umetatik irakurri zuen euskaraz etxean zituzten liburuei esker. Gerora ere, berak dioen moduan, amaren altzoan aitagandik ikasitako hizkuntzaren irakasle izan zen gizarte etxean zein bere etxean antolatutako gau-eskoletan. Bonbardaketako bizipenak bizi-bizi mantendu ditu: aurretik Sigertatxuko ur-depositoan ezkutatu zirenekoa, Forura joan eta handik ikusitakoak... Foruan hiru lekutan bizi ostean, herrira bueltatu eta aitak lan egiten zuen abarketa-lantegira joan ziren bizitzera estatuko etxeak egin arte. Sabino Arana aitaren laguna zen eta haren txartel pertsonalak ere beraien etxean erre ziren bonbaketan. GER-037 zinta HABEko "Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz" liburuaren prestaketarako 1985eko uztailean egin zitzaion elkarrizketa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-037 | 1985 | Alfabetatzerako Langaiak. Bizkaieratik Baturantz | Josu Erkiaga | ||
GER-105 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Bittor Zarrabeitia | ||
GER-106 | 2012 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute