San Juaneko Dibina Pastora bederatziurrena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-034-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elizaren eragina handia zen. San Juaneko elizako erlojuarekin ikasi zituen orduak, etxetik aurrez aurre ikusten zuten-eta. Dibina Pastoraren bederatziurreneko abestia kantatzen du. Beraien eliza San Juan izan arren Andra Marian egin zuen lehenengo jaunartzea. San Juaneko parrokoa don Eusebio zen.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: GER-034/040
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak
Transkripzioa
- Eliziek indder asko euki eban, ezta soziedadien?
- Honbre, itzela! Soziedadien, guk dotrinie hamen [...] esto "Yo no voy a la dotrina, yo dotrina ya he aprendido cuando tenía diez años". Zerien, elizan, gaztetxuek zera, katezismo, ta oin larogeta lau urtegaz emon gure doskue katezismoa hamen.
- Baia elizaz zein zan zurie, Andra Mari ala San Juan?
- Guk nik San Juaneko erlojuen ikes naben ikesten erlojue, San Juan. Ze guk "rast" bertan eukin gendun San Juan, ze urten apurtxu bet kaletik ta San Juan elizie. Ta eitten bien Dibina Pastoran zera, nobenie: "Piedad, piedad Divina Pastora, piedad, piedad, que tu eres la oveja perdida, eres la oveja perdida". Ez jatez ahaztuten horrek. Ta gu Andra Marikoak San Juanera.
- Bertan ein zendun komuniñoa, San Juanen?
- Ez, Andra Maridxen.
- Ta hori zelan ba, San Juan bazan zuen elizie?
- Ez dakitz, elagantiaua izengo zan.
- San Juan zer zan txikidxaua-edo?
- Bai txikidxaua, txikidxaua. Don Eusebio egon zan abadie, majoa, ta don Roberto. Baia San Juan txikidxe.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!