Rafa Armendariz Gainza

Gernika-Lumo (Bizkaia) (1926-2018)

Biografia

1926an jaio zen Artekalen. Aita Elorriokoa zuen eta ama gernikarra. Bere ama esne-saltzailea zen, eta hasieran zaldi-gurdiaz eta gero alokairuzko autoan ibiltzen zen abarketak eta baserriko gauzak saltzen. Sei urtetatik zortzi urtera arte karmeldarren ikastetxean ibili zen, eta ordutik bonbardaketara arte Pasealekun. Bonbardaketak Forun harrapatu zuen. Etxea erre eta ezer barik geratu ziren. Hurrengo sei urteak Forun pasatu zituzten; ostean, Tiloetan Martin Berasaluzek egindako etxean egon ziren sindikatuetako etxeak egin arte. Gerraostean ez zen eskolara bueltatu eta 12 urterekin abarketak egiten hasi zen lanean, egunean 3.5 pezeta irabaziz. Ostean, gasogenoa egiten ibili zen metalurgia-industrian. Lantegian zebilen bitartean, asteburuetan ere lan egiten zuen; 14 urterekin Argatxburuko garajean zegoen zineman hasi zen filmak ematen; 18rekin hasita 15 urtez "Sociedad de Gernika"n ibili zen zerbitzari; eta, beranduago, Bermeoko kasinoan ibili zen 15 urtez. Rafa Gernikako orfeoiko kidea izan zen urte luzez. Athletic zalea eta pilotazalea da. 40 urterekin ezkondu zen gernikar batekin. 2004tik Kaltzada egoitzan bizi da.

Zintak

KodeaDataProiektua
GER-034 2010 Gernika-Lumoko ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Erdiko kaleko dendak, tabernak... Bideoaren ikonoa
2 Komedianteak Bideoaren ikonoa
3 Salbokonduktoa Bideoaren ikonoa
4 Errazionamendua Bideoaren ikonoa
5 Bonbardaketan Forun baba artean babestuta Bideoaren ikonoa
6 Etxe barik alde batetik bestera Bideoaren ikonoa
7 Gernikako babeslekuak Bideoaren ikonoa
8 Ama zaldi-gurdian abarketak saltzen; 12 urterekin abarketa-lantegira Bideoaren ikonoa
9 Abarketak egiteko prozesua Bideoaren ikonoa
10 "Pirineos" esnetegia Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
11 Presoak Gernika berreraikitzen Bideoaren ikonoa
12 Errekisatutako etxeak Bideoaren ikonoa
13 Emakume abertzaleak garbitzera behartuta Bideoaren ikonoa
14 Erdiko kalea; udaletxea beraien etxe gainera jausi zen Bideoaren ikonoa
15 "El dibujo" plazan jolasten Bideoaren ikonoa
16 Frontoiko eta Argatxburuko zinemak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 "Sociedad de Gernika" Bideoaren ikonoa
18 Bermeoko kasinoan eta Madalen egunean lanean Bideoaren ikonoa
19 Argatxburuko zineman lanean Bideoaren ikonoa
20 Espainiako ereserkia zineman; zentsurak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
21 "Marianela" lehen pelikula; "Las cuatro plumas" koloretako lehena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
22 Karmeldarretan eta Pasealekuan Bideoaren ikonoa
23 Soldadutzan ilea motz-motz Bideoaren ikonoa
24 Gernikako orfeoian Bideoaren ikonoa
25 'Euzkadi' eta 'El Liberal' egunkariak Bideoaren ikonoa
26 San Juaneko Dibina Pastora bederatziurrena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
27 Konfesatzeko hobeto Santa Klarara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
28 Lehengo mezak Bideoaren ikonoa
29 Athleticeko finalak Bideoaren ikonoa
30 Alokairuzko autoan alpargatak saltzen Bideoaren ikonoa
31 Alokairuzko bizikletan hondartzara Bideoaren ikonoa
32 Gizonezkoek dantzarako ordaindu behar Bideoaren ikonoa
33 San Juan jaiak; sua eta kantak Bideoaren ikonoa
34 Santa Ageda Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
35 Kandelerio Eguna; Basatoste Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
36 "Berori" eta "don"; euskara Bideoaren ikonoa
37 Gernikako ezizenak Bideoaren ikonoa
38 Zartzuelak Bideoaren ikonoa
39 Comadina eta Pepe argazkilariak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia