Gernika-Lumo (Bizkaia)

Espainiako ereserkia zineman; zentsurak

Espainiako ereserkia zineman; zentsurak Argatxburuko zineman Espainiako ereserkia jarri behar izaten zuen pelikula guztietan; kanpoan "Guardas de asalto"ak egoten ziren zaintzen. Pelikulak zentsurarekin heltzen ziren, beraiek ez zuten ezer erabakitzen. Maila desberdinetako pelikulak egoten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-034-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Argatxburuko zineman Espainiako ereserkia jarri behar izaten zuen pelikula guztietan; kanpoan "Guardas de asalto"ak egoten ziren zaintzen. Pelikulak zentsurarekin heltzen ziren, beraiek ez zuten ezer erabakitzen. Maila desberdinetako pelikulak egoten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zelan dezididuten zenduen ze pelikula emon?
- Bai, zerak dauz, oin be bai. Warner Bross, Picture "eso las casas que alquilan", alkilleu pelikulek ba hiru egunerako eta lauerako-edo, ta por ejemplo hor emoten bien zapatue, domekie ta astelehena.
- Bai hor zensurie egongo zan, dana ezingo zan emon.
- Bai, bai. Ta ganera iritzen zienien atiek, ipintten naben nik diskoa "el imno nacional", ta danak zutunik, zutunik urten orduko. Ta guarda de asaltoak kanpoan, zerien. Zensurie itzela.
- Ta derrigorrez jarri biher izeten zendun imnoa?
- Bai, ostantzien multie. Hori ahaztu barik!
- Ta gero zelan izeten zan zensura kontue edo ze pelikula emon ahal zan edo zein ez-eta?
- Ya bertatik almazenetik, pelikule lekutik etorten zan ya zensurie eindde, ta pelikulek ekarten bien papel bat: "tal esto censurau, tal esto censurau".
- Ta ez zan izeten "R1, R2"-edo?
- Bai. Elizan ipintten biezen berdiek... "Uno pa todos los públicos, dos para trece, y tres pa censurar" ta holan.
- Ya baia karo, zuena ez zan elizako ziñie, zuena nok kontroletan eban zuen ziñie?
- Eurek zerak, horrek eukin bien zer bi, lokal bi, lokal alderdi baten ipin bien zinie ta beste lokalien garajie, ta izen zien sei sei anaidxe. Baia harek anaidxetan egon zein bi kontroletan benak, Agustin ta Mario.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia