Gernika-Lumo (Bizkaia)

Prozesioak eta letania

Prozesioak eta letania Ajangizen ez zen prozesiorik egiten; baina Gernikan eta Mendatan bai. Mendatakoak beraien etxe ondotik pasatzen ziren abarketa gorriekin. Letania Santiago aurreko hiru egunetan egoten zen. Bere aita ere sarritan joaten zen aurretik gurutzea eramaten.
Ajangizen ez zen prozesiorik egiten; baina Gernikan eta Mendatan bai. Mendatakoak beraien etxe ondotik pasatzen ziren abarketa gorriekin. Letania Santiago aurreko hiru egunetan egoten zen. Bere aita ere sarritan joaten zen aurretik gurutzea eramaten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Prozesiñoak? Zerenak?
- Santuenak.
- Ez. Ajangizen ez, Gernikera. Gernikera baitte Mendatatik be geure etze ondotik behera bajatzen ziren abarketa gorridxekaz-ta mutillek apostoluk-eta ikusten.
- Eta letaiñie-eta egoten zan?
- Letaiñie egoten zan ha Santixau eurreko hiru egunetan. Hamen be hona Kanpantxuko erminttera hona bestera ta Errenteridxera joaten ziren, hiru lekutera.
- Horrek danak akabe die ya.
- Akabe die horrek.
- Eta zelan izeten zien? zelan izeten ziren horrek, prozesiñoak eta letaiñie-eta?
- Gure aitte be sarritten joaten zan ha kurtziaz eurretik eta abadie ta. Gero mezie emon han ermintten ta etzera.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia