Seber Altuberen etxea udaletxe; Elvira Iturrirena Falangisten bulego
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zabalekoak Olaetatarren etxetik irteterakoan Seber Altuberen txaletera joan zen tiloetako pasealekura; institutu aurrean dagoen etxera. Nazionalak sartu zirenean, etxea errekisatu eta bertan jarri zuten udaletxea. Orain batzokian dagoen etxean doña Elvira Iturrin txaleta zegoen, eta emakumeen presidentea zenez, etxea kendu eta Falangekoek beraien bulegoak jarri zituzten.
- Proiektua: Gernika-Lumoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2009(e)ko azaroaren 26a
- Iraupena: 0:01:38
- Erref: GER-001/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Politika » Jarrera politikoak » Falangistak
Transkripzioa
- Gero Zabalianekoak urte eben ta eurek joan zien Seber Altuben txaletera, han, Tiloatara. Seber Altuben txaleta da, haixe dauena istitutoan eurrez-eurrez kontixu, hondiño be txalet sostenitan dana.
- Bai, bai, badau bat. Asesoridxen ondoan, Torrealdaien ondoan.
- Torrealdai baino harantzago dau bat. Oin ez dakit zelan egongo dan baia gehidxenien berdez pintteta bentanak ta eukitten dabez harek. Ha ixen zan Seber Altuben txaleta. Ta ha, sartu zienien nazionalak, ba ha errekixeu ei eben ta han ipiñi eben udaletxie. Udaletxie egon zan hantxe, hau bestie ein arte.
- Klaro, dana apurtute egon zalako.
- Bai, hau be dana apurtute egon zan. Ta oin batzokidxe dagon lekuen egon zan beste txalet bat, ixen zana doña Elvira Iturriñe. Ta doña Elvira Iturri ixen zan lez emakumeen presidentie ba hareri be kendu eutsien ha txaleta. Ta han egon zien Falangeko ofiziñek. Hantxe egon zien.
- Orduen, klaro, hor zer egon zan? Edifixidxo guztidxen txalet bakarra edo etzetxu gehidxau han?
- Ha ixen zan txaleta be bai, ortu ederragaz. Gero P. N. V.k erosi eban, batzokidxe eitteko. Baie Txorrabururentz begire, Txorraburutik hasitte, etziek eiñdde dauzenak han Batzokidxen ganien¬? ha terreno guztidxe ixen zan txaleta.
- Txaleta.
- Bai.
Egilea(k): Kepa Karakuel
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!