Maria Dolores Basterretxea Santiago
Gernika-Lumo (Bizkaia) (1933)
Biografia
1933an jaio zen Adolfo Urioste kalean (gaur egungo Boyra botikaren gainean, lehenengo solairuan). Gurasoak Lumokoak zituen: aita Amona baserrikoa eta ama Aranako Arana baserrikoa. Lau ahizpetatik gazteena izan zen bera, baina hiru ahizpa eta aita bera jaio aurretik hil ziren; amarekin eta izekorekin hazi zen. Gernikako bonbardaketa ostean, bost urterekin hasi zen Otazuako eskolan bederatzi urtera arte. Bederatzi urterekin Karmelitetara joan zen 15 urtera arte. Ostean Makalagaz kontabilitatea, mekanografia... ikasi zituen. Bere amak San Juan Ibarran denda bat izan zuen, eta berak 21 urte zituela zarratu zuten. 1959an Andra Mariko parrokian hasi zen lanean Gizarte Etxea eraikitzen zeudela, bertako kontuak-eta eramaten. 1961ean Gizarte Etxeko zinema zabaldu zutenetik bertan aritu zen lanean jubilatu arte, hasieran txartel-saltzaile eta gero zuzendari. GER-112 kodedun grabazioa Gernikar emakumeak XX. mendean: Ahotsak eta Bizipenak lanerako egindako grabazioa da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
GER-001 | 2009 | Gernika-Lumoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
GER-112 | Gernikar emakumeak XX. mendean: Ahotsak eta Bizipenak | Andrea Aiape |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute