Gernika-Lumo (Bizkaia)

Etxea beteta, baina eztabaidarik ez

Etxea beteta, baina eztabaidarik ez <p>Bost urtean sekula ez zuten eztabaidarik izan Olaetatarrenean; gaur egun ere harreman estua dute. Bertako oroitzapenak oso alaiak direla dio. Bertan egon ziren Segundo Olaeta-eta Frantziatik bueltatu eta estatuak Kaltzada egoitza aurreko etxeak eraiki eta bizitzera bertara joan arte. Lehengusu-lehengusinak eta izeko-osabak beraien etxera joan ziren bizitzera, eta beste zortzi urtez bizi izan ziren elkarrekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bost urtean sekula ez zuten eztabaidarik izan Olaetatarrenean; gaur egun ere harreman estua dute. Bertako oroitzapenak oso alaiak direla dio. Bertan egon ziren Segundo Olaeta-eta Frantziatik bueltatu eta estatuak Kaltzada egoitza aurreko etxeak eraiki eta bizitzera bertara joan arte. Lehengusu-lehengusinak eta izeko-osabak beraien etxera joan ziren bizitzera, eta beste zortzi urtez bizi izan ziren elkarrekin.

Transkripzioa

- Ta sekule-sekule eztabaidetxu bet ixen barik aparte giñen. Ta geur egune Olaetanekuekin ta Zabalianekuekin ez dogu pentsetan ez garienik familidxe.
- Neba-arrebak.
- Bai, segiten dogu familidxe beti ixetie lez unidute. Bost urte ein genduzen hantxe, e? ta ez giltzik ez ezer e? Dana libre, danok zera… Han euki gendun harmonidxe guk gabon-jaidxetan-ta, turroi askorik-eta ez gendun euko mahaidxen baie han egoten zan harmonidxe ta soinue jo ta abestu-ta, zera-ta. Eskasunie baia urte, gogoratuteko urte polittek pase genduzen guk bost urte han. Gero geu, gero ya, etor zienien, etorteko ixen zienien, bueno, etorteko baiño ariñau, honek estaduko etziek e in zittuezen, residentzidxen aurrien daozen etziek. Ta nire amak hor solizite eban bat. Ta lehelengo, ba, ez dotsielako ha emongo, ta zera, bihergiñentzako dala- ta atara eben baia gero emon otsien /emotsien/ ta geu etor giñen ixeko ta ama ta ni horra bixitten, ta beste guztidxek han geratu zien hondiño. Ta gero ya etorteko ixan zienien eurek, Segundo Olaeta-ta ya Frantzidxetik, ba ya danontzako ez egoan egon lekurik, ta orduen ba urten ein biher ebela /bibela/ ta, atzera, gure ixekoa ta, ba etor zen geurera ta: “ene! urten ein biher dogu /bigu/ handik”. Nire ama ya hildde egon zan, nire ama ya hildde egon zan ta ixeko ta neu egon giñen bakarrik, eta urten ein biher dabela /bidabela/ handik eta: “ba oin ba ez gauz gu oin pisue erosten hasteko moduen, ta zera ta”. “A! bueno ba ohitturatute gauz gu lehen be alkarregaz egoten ta etorri geurera”. Ta atzera etorri zien danak geurera ta beste zortzi urte ein bezan geure etzien.
- Olaetatarrak?
- Ez, ez, ez, ez. Geuriek. Ixekoa ta lau lehengusuek. Lehengusu-lehengusiñek.

Egilea(k): Kepa Karakuel

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia