Gernika-Lumo (Bizkaia)

Jon Arrospide medikua

Jon Arrospide medikua Jon Arrospide medikuak, Muxikako medikuaren semeak, Mirandan tuberkulosi-erietxea zuen, gernikar batzuk egon ziren bertan; bihotzetako eta birikietako espezialista famatua zela dio.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GER-001-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Jon Arrospide medikuak, Muxikako medikuaren semeak, Mirandan tuberkulosi-erietxea zuen, gernikar batzuk egon ziren bertan; bihotzetako eta birikietako espezialista famatua zela dio.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hori Arrospide medikue esan dozuna…
- Hori zan Jon Arrospide famosoa, euki bana, horrek euki ban Mirandan be “sanatorio antituberculoso” karue izen zan ta edonor ezin joan izete zan baia Gerniketik egon zien hiru edo lau han; Erretxiñeneko panaderixekoa esan dotsuten Iziarren nebarik gaztiena be, Jabier, hantxe hil zen e, bularretik geixotute hantxe hil zen. Bai, ta bera izen zan “especialista de pulmón y corazón”. Ta euki ban, horrixen konsulten geratu zen gero entzutie eukozu, ba? Babío, Bilbon Babío, famosoa izen da, igez, igez, ointxe urte bi jubile zan, Doctor Babío han San Francisco Javierren eurrez eurre euki deu konsultie.
- Ez.
- Bueno ba hori Babío, horrexek ein zittun praktikek-eta Arrospidegaz ta gero bera geratu zen beren konsultiegaz , beren konsultiegaz. Ha izen zan famosoa, bixotxekoa eta birikixetako espezialistie, bai. Ta haren aitte izen zan Muxikeko medikue.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia