Elgoibar (Gipuzkoa)

San Inazio kalea dotorea; deskribapena

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-040-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Estazio kalea oso dotorea zen. Estazio kalean zeudenak: Klinika (etxe dotorea), lorategi dotoreak, Aiziarreneko jauregia... Beraiek taberna izan zuten.

Transkripzioa

- Hemen jaixua zan aitta, etxe honetan jaixua. Ta gero handik estaziotik etorri giñan hona.
- Eta lehen Trenbide kalia zelakua zan?
- Uiii! Dotoria benetan! Benetan!
- Ze zauan?
- Ba zauan, klinikia zauan, baiña etxe politta, e! Klinika bat ez zaban ematen, etxe dotoria. Eta gero zeuden jardiñak, gorutz e! Eta gero zauan Don Inazion palaziua. Ta han zeuden arbola edarrak "naranjas de la China". Jo! Ze arbola zauan, zeuden han! Bueno, danerakua. Eta gero zauan jardiña eta gero berriz ere palazio bat. "¿Cómo era el palacio?" […] Aiziarren, Aiziarrenekua.
- Aiziarrenekua.
- Aiziarrenekua. Ta harek ere bazaukan bere bueltatxua, jardiña, palmera haundi bi. Oso dotoria zan San Inazio kalia.
- Eta dendarik bazeuzen lehen kalian?
- Ez.
- Ez, han ez dendarik.
- Han ez, han ez zauan.
- Erosketa guztixak eitteko behera, ezta?
- Behera. Guk tabernia geunkan, guk tabernia geunkan, baiña harek galerixa zuri harek? Han beheian tabernia geunkan.
- Hantxe bizi giñan gu.
- Hantxe bizi giñan ta, baiña dendarik ez zauan. Baiña dotoria kalia, benetakua.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia