Gabiria (Gipuzkoa)

3 kilo babarrunen ordez, litro bat olio

3 kilo babarrunen ordez, litro bat olio <p>Amona gaixo zegoenean, bisitan zetozenei amak zerbait eman nahi izaten zien. Horregatik, behin amak Nikolas Legazpira bidali zuen gauez olio bila: 3 kilo babarrunen trukean litro bat olio lortu zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-006-060 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Amona gaixo zegoenean, bisitan zetozenei amak zerbait eman nahi izaten zien. Horregatik, behin amak Nikolas Legazpira bidali zuen gauez olio bila: 3 kilo babarrunen trukean litro bat olio lortu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zea bat badauket, hauxe esan behar dizut /beaizut/, zeati ondo dau jakittea. Ba izango zan hori’re, milla beatzireun ta berrogeta bi inguru hortan. Lehen esan dizuan amona, hemen bizi zan, ta laurogei urteti gora zeuzken ordun, eta behintzat udaitzenen beti, hola, garai jakin xamar baten, izaten zon bere gaizkialditxoa izaten zon. Ordun, behintzat, urte hortan hemen, ba, ordun’e gaixotu eo zerbait ta ohian. Ta, klaro, bere alabak eta kastak eta bazeuzken kanpon, ta danak etorri eitten zien bixitatzea, […]. Gauza gutxi zeon zeatzeko, ordun ezer ez zan eoten, baiño zerbait eskiñi eo ein behar ba etortzen zanai! Ta zerbait behar, ta ama, nere ama zana… ta udatzen baten, urrie izango zan, bai, oktubre azken aldea eo hola zan, izango zan. Ia illuntzen hasteko zean zeon. Ta amak esan zian: “Hi, Legazpia jun behar dek”, esan zian. “Legazpia ni oain? Jo, ia illuntzea dijo”. “Bai, jun behar dek, zeati olioik ez zeok”. Dana razionauta zeon, ta ez zeon ezer. “Olioik ez zeok, eta jun behar dek Legazpira, ta Legazpiko Ixidranea”. Ixidranea zan denda bat. Ta lehen esan dizut, nere ama ostiralero juten zan hautza merkadua. Ta, ordun, enkarguk ta behar zittunak denda hortatik ekartzen zittun. Amistade haundie zeukan han. Ta, “ze ein behar det ba nik?”. “Eaman behar dittuk hiru kilo babarrun”. Hiru kilo babarrun. Hiru kilo babarrun die lakarie. Lakarie da. Entzunda eongo zea, lakarie. Lakarie, neurrie, hoi pasatzen da ba, hue’re gauza hue…
-Lauki itxurakoa izaten zan, ezta?
-Bai, koadratu bat izaten zan, ta lakarie eukitzen zon hiru kilo hartzen zittuna. Eta, gero, beste aldeti eukitzen zon kiloa hartzen zona. Beste aldeti, neurrie. Kiloa ta hiru kilo. Ta hiru kilo izaten zan lakarie. Ta, ordun, hiru kilo babarrun eman zian amak boltsan. “Jun hai Ixidranea”. Ta litroko olio ontzie, ta hiru kilon ordez litro olioa bueltan. Dirukin ez zon balio, estraperloko gauzea zan ta. Hiru kilo babarrun, litro olioa, ekarri non, harren ordez etxea. Aber, gaur litro oliok zenbat balio don, eta babarruna kilok zenbat balio don. Etaa kontuk. Babarrunak ez dakit zenbait eingo don, bi milla pezta eingo dittu, igual, e?
-Ez dakit zenbat izango dan.
-Ez dakizu zuk’e. Nik’e ez dakit seguroik. Hor ibilliko da, e, hamabi euro, nunbait, uste det, hola. Pentsaizu, ba, zenbat zien hiru kilo babarrunak gaurko prezion zenbat zien; sei milla pezta litro olioa. Diferentzie. Ordun hola zeon gauzak. Jo, hoi ez zat ahazten. Ni hemendik hara juteako, oiñez, illunpetan gero hor. Argie izango non, farola o zerbait. Hautza jun, ez non gaiñea nik ezautu’re eitten bea. Han, “ze, zer da?” ta, hola ta hola, holako ta holakok bialdu nau honutza, honekin zean, ta “a, bai, bai, bai”. Hartu babarrunak eta han barrua, denda barrua. Litro ontzie bete olioa, ta atzea “hamen ba, hemen daukezu” ta segi, “vuelta a casa”. Holako zenbat gauza? Bueno!

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia