Etxebarria (Bizkaia)

Aguraingoa zen maistrak euskara ikasi ez, Leongoak ikasi

Aguraingoa zen maistrak euskara ikasi ez, Leongoak ikasi Maistra hori Salvatierrakoa (Aguraingoa) zen, baina ez zuen euskararik ikasi; maisuak, ostera, Leongoa izan arren, ikasi zuen interesa jarri zuelako. Ez zuten gauza handirik ikasi eskolan. Gainera, uda batez gerra etorri zen eta ikasturte osoa galdu zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Maistra hori Salvatierrakoa (Aguraingoa) zen, baina ez zuen euskararik ikasi; maisuak, ostera, Leongoa izan arren, ikasi zuen interesa jarri zuelako. Ez zuten gauza handirik ikasi eskolan. Gainera, uda batez gerra etorri zen eta ikasturte osoa galdu zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, hori maistri hori nongoa zan ba?
- Hori, joten, niri esan ostena edo hori? Salvatierrakue. Ta harek, ez eban ikasi euskeraik. Ta ostera maixue Leongue zan ta ikesi eiban.
- Ta zelan ba hori?
- Ba interes gehixa ipiñi-edo eingo eban; ze maistrik ba, beste egun baten be bagoiezan etxa Markiñetik, ni neure etxera, baiña ha berana, Etxebarrin bizi zan ha, ta ni bide erdixen. Ta bagiñoiezan, ta goxin esplikau euskun, “no sé qué polar”.
- Aurora polar.
- “Firmamento; no sé qué era pero eso es. Fíjate lo que habría entendido yo”, harek esan eustenetik. Bagoiezan han Basaibarko errebueltan ziherdik, “estaba estrellao”, bueno argi-argi euen izerra ta gau edarra. “No sabes cómo te-os estao contando, y pues eso, le digo. Digo yo entre mí: si supieras lo que he entendido yo de allí, nada de nada. Bastante hicimos lo que hicimos; leer-escribir, mal o bien aprendimos pero dividir bien no. Así que, tú díme lo que podré saber yo”. Pero halakotxe epoki suertau be ein zan, maixu-maistrak ba bakaziñuk emon zittuen juliuen, ta harek jun zien euren etxita. Bixen bittartien sartu zan gerrie ta gure bakaziñoiek, gerratin izan zin; oseake, ze ikesi ta ze eingo gendun?

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia