Etxebarria (Bizkaia)

Maistra zakar batzuekin, goxo beste batzuekin

Maistra zakar batzuekin, goxo beste batzuekin <p>Ogi-mamia erabiltzen zuten koadernoan gaizki eginak borratzeko. Behin neskatila bat joan zitzaion maistrari koadernoa zikin-zikin eginda borratzerakoan eta zaplaztekoa eman zion; handik laster Beronika izenekoa hurbildu zitzaion egoera berdinean eta goxo-goxo hartu zuen. Oso begiko zuen maistrak Beronikaren familia. Nahiz eta urruneko baserri batekoak izan, oso familia adeitsua argia ei zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EBA-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogi-mamia erabiltzen zuten koadernoan gaizki eginak borratzeko. Behin neskatila bat joan zitzaion maistrari koadernoa zikin-zikin eginda borratzerakoan eta zaplaztekoa eman zion; handik laster Beronika izenekoa hurbildu zitzaion egoera berdinean eta goxo-goxo hartu zuen. Oso begiko zuen maistrak Beronikaren familia. Nahiz eta urruneko baserri batekoak izan, oso familia adeitsua argia ei zen.

Transkripzioa

- Bai horregaittik.
- Hori Veronica zan, inor izen leikenik onena. On-ona, moduskuk zien izen be. Eurek, espabilauek ta majuk danak! Baiña, Veronica edozergaitxik gorritzen zana zan. Ta, egun baten diktaue agindu euskun maistrik eitteko ta ein dogu ta gero harek, diktauek ipintten eban erara, bueno harek esan nahi bana, dibuju ein azpiko partin. Borragomaik ez euen. Ta zeaz? Ogi mamiñaz borraten gendun. Pentsa zelako zikinkerixe! Ta han gure auzoko bat, Atotekue; honen Mertxe zeran ta amama, beti ibiltten zan guapatxue zan bera baina, rubixa-rubixi guapi zan. Baiña beti beti ahue erreta eukitten eban mokukin. Jun zan maistriana erakustera: “blis-blas-blis-blas, sucia”. “¿Qué iba ser otra cosa porque quería borrar aquello que había hecho, cómo estaría?”. “Va Veronica, y ha roto el papel roto tenía aquella de tanto borrar, querer borrar”. “Pero por dios Veronica, ¿cómo has hecho ésto?”, “con una humildad, pero le da aquella. Y su padre le hubiera dicho: no vas más a la escuela. Venían de Retolaza, pues está, el último de caserío de Etxebarria”.
- San Migeleruntz?
- Besteruntz, Larruskaiñeruntz. Ba harek etorten zin goxien, ta illuntzera arte ez zien juten. Ta egun baten esan notsen beran aiztiai, Veronican aiztiai, Maiztegin amai, esan notsen: “nik ez dakit zegaittik, Txomiñenin bazkaltzen zenduelako zuek, ta maixu-maistrak be hantxe euezan apopillo ta hoixegaittik-edo, zuentzako aparteko hori eukitzen eban maistriek”. Oseake ezebez, esan otsen harek Teresak, Maiztegin amak. Ha ni baiño zatixe zaharrau zan, baiña neuk be ikusi eitten neban, haretxen modun. Ta, badakizu zegaittik? Eske gure aitte bakizu zelako kaballerue izen zan ta zan! Han mendixen bizi izeteko! Ta hak mezi entzutera-edo Markiña o Etxebarrire bajeta zinien, ba beti eukitten eban atenziñue maixuaz ta maistriaz. Ta hoixegaittik-edo izengo zan igul, esan dosten /esosten/ berak. Eta izen leixen baiña sekulo ez eban premiñaik, Veronicak ez. Teresak ez dakit baina Veronicak ez euken premiñaik horretako ze …
- Izenak behintzet elegantik eukezan horrek, ezta, baserrikuk, Veronica-ta?
- Bai, ta Maria Luisa ta Teresa. Ta gero beste bat hil ein jakuen, ha gaztetxuaue zan. Mutillek be majo-majuk zien, bat pelotarixe. Bueno lobie harena, baiña ez dait ez dan gatu baiña zesta-puntan nausi! Bai, oin bi urte edo hiru.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia