Elgoibar (Gipuzkoa)

Euskara lehiaketak Odeon antzokian

Euskara lehiaketak Odeon antzokian <p>Odeon antzokian euskara lehiaketak egiten ziren. Besteak beste, Felix Etxeberriak, Jesus Larra&ntilde;agak eta Pako Juaristik osatzen zuten epaimahaia. Adinaren arabera, galdera ezberdinak izaten ziren. Berak aitak irakatsitako bertso batzuk bota zituen eta saria irabazi zuen 10 urtekoen mailan. Gogoan du nagusiago bati "esparrago" nola esaten den euskaraz galdetu ziotela. Aitak lagundu zion galderekin Felix Etxeberriari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-111-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Odeon antzokian euskara lehiaketak egiten ziren. Besteak beste, Felix Etxeberriak, Jesus Larrañagak eta Pako Juaristik osatzen zuten epaimahaia. Adinaren arabera, galdera ezberdinak izaten ziren. Berak aitak irakatsitako bertso batzuk bota zituen eta saria irabazi zuen 10 urtekoen mailan. Gogoan du nagusiago bati "esparrago" nola esaten den euskaraz galdetu ziotela. Aitak lagundu zion galderekin Felix Etxeberriari.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Odeoian –Odeoia teatrua zan, zinia, ta– hor ere eitten zian noizbehinka, akordatzen naiz, konkursua eitten zan, euskerazko konkursua. Ni egonda nao han konkursuan. Ta han zeuan tribunala. Ba zeintzuk? Ba esan dizutena, `Plaentxi´, Felix Etxeberria, Pako Juaristi… ba enfin, pixkat, hor. Ta segun ze adin zakazun… 14 urtekuak ba galdera batzuk, 10ekuak beste hori… tal, tal, ta bestia. Ni akordatzen naiz aittak buruz erakutsi... "Hizkuntzak jakin arren zazpi edo zortzi, euskerak merezi du... " bueno, ez dakit. Bertso batzuk ikasi naban buruz eta han bota naban eta premixua eman zien.
- Eta euskerian lehiaketia zan?
- Bai, euskerian lehiaketia.
- Euskeraz zeiñek ondo ein edo?
- Bai! Hori da, lehiaketia. Ta, aber, kategorixa... 16 urtera arte, ba, 15-16, fulanito irabazle, bigarren ez dakit zein... Ba, premixo bat emon zeoze... Ni 10 urteko kategorixan egon nitzan. Euskerazko konkursua. Osea, euskeraz eitteko. Sinistu leike? E? Ba holaxe. Hori nik ezautu dot eta sinistuidazu hola zala. Ta aittak, gaiñera, Felixi in zion… blok bat zakan hola eta ipintzen zaban “6 urtera arte”, ba, galdera oso-oso erretzak, sinpliak; “6-8”… pixkat… kuestionarixua, ez dakizu? ze galdera ein. Eta Felixi pasau zion hori ere eta hori ere erabiltzen zeben. Ta holaxe. Bati, nausi bati, galdetu zion "espárrago" ta "esparragua" esan zeban, akordatzen naiz, ta ñeee. Ez dakit zela esaten dan, e!
- Zainzuria.
- Zainzuria, egixa! Errezoia dakazu, bai. Bai, baiña galdera hori akordatzen naiz, nausi bati, ño... hori ya zan "nivel universitario".
- Ta nausixauak be hor ibiltzen zian zuekin euskeria ikasten?
- Bai, hor nik esan dizuten izen batzuk ni baiño nausixauak dia, baiña, bueno danok nahastuta. Giro ona zan. Neretat hori: "Menditik nator, pilota polita", horixe zan neri sartu jatana.
- Jo, ba, hori oso kuriosua lehiaketiana.
- Bai, lehiaketia? Bai, bai, Odeoian, Odeoian. Honbre! Ya lo creo! Egongo zian beste gauza batzuk, baiña konkursua ere. E? Konkursua. Mahai bat, –jo-ta unibersitatian ikusten dia, ba, tribunala?– tribunala egoten zan han eta han jun bihar ziñan eta erantzun harek galdetzen zizuena. Apuntatzen juten zian..
- Gaur egungo telebistako lehiaketa bat izatia moduan.
- Bai, baiña euskeria ein, euskeraz ein. Holaxe da. Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia