Txomin Mujika Latxa
Elgoibar (Gipuzkoa) (1952)
Biografia
Elgoibarren jaioa 1952an. Gurasoak ere elgoibartarrak zituen. Eskola publikoan ibili zen ume-umetan Satur irakaslarekin eta gero San Viatorreko fraideekin. 14 urterekin Gasteizera joan zen kolegiora eta, ondoren, Ekonomia ikasketak egin zituen Bilbon. Ume-umetatik barruan izan du musika. Jose Antonio Ezeiza organo-jotzailearekin hasi zen musika ikasten eta berehala txistua jotzen ikasi zuen Patxiko Etxeberriarekin. Hark solfeoa ikasteko gomendioa egin zion eta Angelta Zabalarekin ibili zen solfeoa ikasten. Bilbon ikasten egon zen denboran bertako kontserbatorioan egin zituen musika-ikasketak. 1970ean debutatu zuen Elgoibarko Musika Bandan eta urte berean Mausitxa txaranga ere sortu zuten zenbait lagunen artean. Ia 50 urte egin zituen Elgoibarko Musika Bandan, azken zazpi urteak zuzendari gisa. Banco de Vizcaya-n lan egin zuen lehenbizi eta, ondoren, Kutxan. 2006an Bilboko Udal Musika Eskola, Musika Banda eta Txistulari Banda batzen dituen BilbaoMusikan sartu zen eta bertan egin zituen laneko azken urteak. Dultzaina jotzen ere herririk herri ibilia da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-111 | 2022 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Aintzane Agirrebeña |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute