Elurra zenean, ardiak eta behiak etxean
- Auzoa: Usetxi
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2009(e)ko abuztuaren 14a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: EST-001/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Alex Artzelus
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak
Transkripzioa
-Nola?
-Elurra anitz egiten zue hemen?
-Elurre?
-Bai, elurre.
-Buenooo, lehen aunitz iten zue.
-Ze hau anitz alto da, ez?
-Joan den urtian egin zuen ere, joan den urtian...
-Zenbat metrotara dago hau itsasotik? Mila metro...?
-Ochocientos.
-Asko, oso goian dago.
-Hori... Errokooo... El alto de Erro, el puerto de Erro.
-Bai bai, el puerto de Erro.
-Harrekin [dago] hau. Han ere ochocientos, ochocientos harrek ere.
-Orduan, orain ere, elurra egiten duenean, laister zurituko du hemen.
-Bai, bai, ba,i bai.
-Ba orduan bizimodua zaila izango zan, bizimodu gogorra.
-Bai bai, gogorra. Bai bai bai, gogorra zen, gogorra.
-Haziendarekin bizi zineten, abereekin...?
-Hazienda bai, denak etxean.
-Abereak: ahuntzak, ardiak...
-Ahuntzek, bihorrak eta ahuntzek beti antzen ziguten mendien, beheak ez.
-Mendian bazen larrea?
-Beheak eta ardiek beti ya etxean, beti etxean. Beñooo, beñooo...
-Ardiek ere bai?
-Ardiek bai, bai, ardiek beti etxean.
-Zenbat ardi zenituzten?
-Bueno pues hiruretanogei... ze lehenbixi eukixe gindue ehun ta berrogei o berrogeita hamar, beño gero pixke-pixke gehiago, pues [izaten] ginue hirurogei pasa.
-Lan asko ta gero...
-Bai, eta gero genitue bihorrak, ahuntzek, beheak...
-Zenbat behor?
-Tzerriek, oiloak... denetaik! denetaik!
Egilea(k): Julen
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!