Eskoriatza (Gipuzkoa)

Umetako jolasak: "arranpasetan, tortoliska, alfilerrekin"

Umetako jolasak: "arranpasetan, tortoliska, alfilerrekin" Umetako jolasak: "arranpasetan, tortoliska, alfilerrak". Orratzekin zelan jolasten ziren azaltzen du, baita arrapasetan ere zelan den.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-056-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: "arranpasetan, tortoliska, alfilerrak". Orratzekin zelan jolasten ziren azaltzen du, baita arrapasetan ere zelan den.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra ostian eta gerra aurrian, eskolan ze jolas klase eitten zittuzuen?
-Bueno, "arranpasetan" esaten gutsen, tortoliska, "alfilerrak", ifiñi holan kartoien geuk eta alfiler buru baltzak et kolorezkuak eta ifiñi eta holakotxe (afiletan) da.
-Afielekin zer egiten zenuten, figurak eittera?
-Ez, afielak ifiñi tta hari montatzen zebenak irabazi.
-Zela irabazi?
-Por ejenplo afielak mordo bat juntetan ...
-Kartoi bat ifinitta?
-Ez, kartoian ifintzen giñuan etxian.
-Eruteko?
-Bai, eta gero lurrian ipiñi eta jo eta bestia montatzen zebena irabazi.
-Osea ke afiela beste afiel baten kontra botaten?
-Bai.
-Bista ona eukiko zebein, ezta?
-Oin baiño hobia, oin be eztauket txarra baiña.
-Eta bestia esan dozu "arranpaka"?
-Bai. Ni oso akerra nintzen horetan, eztakitzu, mutillak holan jarri, zenbat eta gorau, eta pasau, salto. Holakotxiak.
-Zela deiketan jatzu horri, jolas horri?
-Arranpasetan. Igual beste zeoze izengo da eta baten batek barre ingo dau.


Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia