Eskoriatza (Gipuzkoa)

Oñatiko Murgialdai ganadutegia

Oñatiko Murgialdai ganadutegia Oñatin bazegoen ganadutegi bat, Murgialdai. Esnedun txahal onak izaten zituen. Behin, truke bat egin zuten, txahal-trukea. kalera bizitzen joan arte izan ditu txahalak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-051-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Oñatin bazegoen ganadutegi bat, Murgialdai. Esnedun txahal onak izaten zituen. Behin, truke bat egin zuten, txahal-trukea. kalera bizitzen joan arte izan ditu txahalak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero oin azken aldera Oiñetin ganaderixa formalagaz egon zan ha, ez dakitt izena zelan euken, han harutzao bizi zan, arboloi haundi bat euken...
-Murgialdai.
-Murgialdai, hori da. Ez dait bera, hil dala entzun dot.
-Ez dakit hil dan. Ez dao holako ganaderixaik han.
-Oin ganauok kendu dittuela eta oiñao entzun dot, ez dakit...
-Bai, holako zerbait pasau da, bai.
-Hantxe erosi nutsen txahal bat; erosi ez, neuk emun nutsen bat eta berak emun nusten beste txahal bat. Ta trukie ein geuen. Da haretxegaz suertia haundixe euki neuen. Umie ein euenien oso esnedun ona urten usten, ona esneduna. Eta gero berak be, ez dakit beratzi txahal edo zenbat hartu nutsen; beratzi uste dot hartu nutsela. Da danak esnedun onak. Bai, Franco hil zan ingurutxuen hamar-dozena bat urte oso onak hartu gittuen, esne askogaz. Bai.
- Noiz arte euki dittuzu ba behixak?
- Ba ointxe honaxe etorri arte. Bueno, lehen kendu gittuen zerak, baiña bategaz honaxe etorri arte egon gare.
- Zeuk zainketan zeben?
- Andrie ta bixok. Hori be igualien ez gauen gure kendu, behi ona zan da. Beste behi batzukin, semie daukou hor zerien, hemendik fan, hor goratxuao fan da hor daukou geure zelaixe, sail haundixe daukou hor, da etxie formala indde dauka han semiek, enda hara. Eta berak ez euela bihar behirik esan oskun berak batzeko, berai be tokau bihe jakola batzen-ta, berak ez dauela hori lanoi biher-ta. Kendu ein geuen, mataderixara kendu geuen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia