Elgeta (Gipuzkoa)

Txondorraren inguruko azalpena II

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Lexikoa. Txondorraren inguruko azalpenak.

Transkripzioa

- Zer da zohixa?
- Zohixa da, ba, basuan be, ba, bedarra edo zelaixa daon lekuan, ein leike zohixa sendua be bai ta pareta moduan ein. Ta bestela, berriz, zerian, zohixa mehia ipini ta mehe-mehe azala ebaitta ta gero harekin, ba, bata bestian geiñian hontara ipintzen da, ezta? Dana saillian. Ta gero lurra bota geiñian, ta lurrakin hartu bittarte danak. Bi formatara eitten da.
- Baiña bera, zohixa, zer da zohixa bera?
- Zohixa, ba, lurra ta bedarra. Bai. Zelai bat, ezta? Hau zelai bat da. Ba, atxurra hartzen da ta, ba, hamen, mahaixa sendoera inguru edo mehiao edo... zerian... zera etaratzen da. Bedarra zerraua bada, ba, zohixak be haundixauak etara leikez. Oin, zera, samur samarra bada, ba, apurtu eitten da zabala etara ezkero ta, ba, txikitxuauak. Ta harekin, bata bestian segidan-segidan, ba, tapau. Ta gero, gero lurrakin gaiña tapau. Ta hola enborrekin edo buruekin eindako [txondor] haundixa zanian, [ba eitten...] hola, tamaiño hontako zohi haundixakin pareta ein. Ta gero ha egosixaz, mermau eitten dau; mermau, ba, bajau eitten da. Ta mazuekin, mazo haundixak, mazuekin [... huekua bete], [erretira...], bajatzen-bajatzen. Bestela, berriz, barruan zenbat hueko gehixao ta, ba, orduan suak gehixao erre eitten dau. Zenbat hueko gutxiao ta hobe.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia