Antzuola (Gipuzkoa)

Artilezko galtzerdiak

Artilezko galtzerdiak Gizonezkoak haria egiten. Artilezko galtzerdiak. Umetan eskolan eskulanak egiten ere ikasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gizonezkoak haria egiten. Artilezko galtzerdiak. Umetan eskolan eskulanak egiten ere ikasten zuten.

Transkripzioa

-Aittak eitten zeban harixa?
-Aittak? Bai. Galtzak eta eitteko? Edarra gaiñera. Hemenguak bihurtxuaua eitten zeban, gehixago bihurtuta. Baiña nere aittak galtza sendo-senduak, artillezko, artilliakin eitten zan.
-Eta amak?
-Amak galtzak bai, artilliakin galtzak eitten zittuan, baiña goruutan ez. Goruutako makinia eta. Gu harekin ibiltzen giñan. Ganbaran bazeuan gurian be. Baiña orduan ia etxakon jaramonik be eitten, eta guk umiak apurtu.
-Orduan jente asko artzain eta ibiltzen zienak...
-Artzaiak ez zien ibiltzen. Illuntzian. Telebisiñoik eta radixoik ez zeuan orduan eta, illuntzian erresazixua errezau eta.
-Baiña esatia nahi dot artzaiak denporia emoten eta eurak izaten zien harixa eitten zebenak.
-Bai. Hortaiko zerik, hemen gutxi hortara zertzen zienak. Ardizaiñian zebitzela txabillaketan eta gutxi. Illuntzittan gurian eitten zeben jeneralian. Tio zar bat bageunkan, harek kardau eta ipintzen zotsan eta aittak harixa ein.
-Eta gero amak galtzak?
-Amak galtzak, geuk be bai galtzak, artillezkuak.
-Bai?
-Bai, hona etorri eta gero be bai. Hemenguak be eitten zaban harixa eta.
-Eta esan dozunian hemenguak bihur gehixagokin edo?
-Bai. Galtza gogorrauak. Bihur haundixakin emun ezkero galtzak gogorrauak. Gutxi bihurtu ezkero galtzak bigun-bigunak.
-Galtzak bai, baiña jertserik eta eitten zenduen?
-Bai, batzuk eitten zittuen. Neuk ez dot ein jertseik. Eskolan nenbillela hasi nintzan jertsia eitten, eta erdixa eindda hantxe geratu jaten eta. Gehixao ez dot probau be ein jertsia eitten.
-Neguan edo...
-Eskolan ibilli giñanian goizian eskolia izeten zan eta atsaldian neskak laboria eitten zeben.
-Eskolan?
-Eskolan. Lenengo "trapo de costura"; festoia eta bainikak eta danak eitten ikisten zan puxkat. Eta gero harek pasatzen zienian, batzuk jertsiak eta beste batzuk komodak izeten zien, komoda gaiñekuak eta. Gauza polittak eitten zien eskolan orduan umiak.
-Baiña hori neskak.
-Hori neskak.
-Eta mutillak?
-Mutillak ez. Mutillak ez dakit ze eitten zeben, harek eskolia ikisiko zeben.
-Orduan inportantia izeten zan neskak halako kontuak eta lantzia eta josten ikastia eta.
-Josten ikisi. Bainikak, eta ojaliak eta botoiak zela ipintzen dien eta. Oin iñok be ikisten ez dabena. Dana einddakua. Eta gero zeoze zertzen baldin bajako, orduan ezin ein. Orduan bota ein biher.
-Orduan bainikak eta danetik.
-A, bai, bai. Eskolan bai. Hori lehenengo hasittako zerian hori. Izeten zan holako trapu bat, eta haura han egoten zan eskolan, eta goizian eskolia eta arratsaldian lehenengo ez dakit ordu bittati hiruretara edo, lehenengo "trapo de costura", kosturerua. Edo beste lanen bat zeukanak beste lana, edo tximinixak danak trapuekin eta orduan basarrittan egoten zien, eta harako trapua edo basarrikuak eta, kalekuak beste zeozer. Gantzilluak eta.
-Artistak orduan.
-Bai. Zeoze ikisi bihar izeten zan emakume lana.
-Gero etxeko lanak...
-Bai, gerorako. Baiña hortarako asko ibilli bihar eskolan. Eta gutxi ibilittakuak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia