Elgeta (Gipuzkoa)

Txondorraren inguruko azalpena I

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Txondorrak sua nola hartzen duen; punta zerez tapatzen den. Lexikoa.

Transkripzioa

- Ta horrek, hor sartzen dana, ta hemen sartzen dana, igual da, hor sua sartzen da. Ta hori lehenengo sartzen danian, sua lehenengo bota ta gero egurra xehetuta bota bihar izeten jako, ba, berak indarra hartu deixen. Ta indarra hartzeko, puntia zabalik laga pixkaten. Gero indarra hartzen dabenian, ba, puntia tapau. Ta gero bera juaten da, ba, albotara su hartzen.
- Puntia zerekin tapatzen dozue?
- Zohi bat bota ta gero lurrakin tapau. Ta pago-adarrakin edo bringiakin danian, zerian... gero adakixa, [holan], mehia xehetu ta bittarte danak hartzen jakoz azalari. Ta gero bota orbela. Orbel zaharra, bustixa, hobia izeten da ondio. Orbela ta gero gaiñian, ba, zera, iruixa esaten jakon. Lehenao [txondorrandakua] bada, iruixa esaten jako, lehengo lur erria. Harekin tapau. Ta enborrakin danian, ba, zohixa.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia