Eskoriatza (Gipuzkoa)

Inguru guztietako umeak Gatzagako eskolan

Inguru guztietako umeak Gatzagako eskolan Inguru guztietako umeak joaten ziren eskolara, baina guztira ez ziren asko ibiltzen, 16 inguru. Maria zuen izena irakasleak. Etxean ez zitzaion ematen garrantzirik eskolari.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inguru guztietako umeak joaten ziren eskolara, baina guztira ez ziren asko ibiltzen, 16 inguru. Maria zuen izena irakasleak. Etxean ez zitzaion ematen garrantzirik eskolari.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan eskolara zein joaten ziñaten, inguruko auzoetakuak?
-Inguruko auzuetakuak eta kalian eozenak.
-Orduan asko juntauko ziñaten.
-Ba asko be ez. Gu ez gintzen asko juntauko. Hamen danak be hamaxei bat? Hoixe. Gehixau ez.
-Eta gaiñera edade diferentetakuak.
-Bai, edade guztikuek, edade guztikuek Orduan zela bat egoten zan. Doña Maria pentsetan dot (eukela) izena maistriak.
-Maistriak?
-Bai. Eta danok batera. Eta erdixetan... Baiña orduen ez jakon inportantziak emuten, porke faltaten bozu ez bozu ez [...]
-Etxian ez jakon inportantziarik emuten?
-Eske etxien ez jakon inportantziarik emun... Edo behixekin ittaurren, edo bestietan hau [...], ez jotsen inportantziarik emuten. Bapez.
-Eta zure moduan bestiak.
-Bestiek be danak holaxe, bestiek be danak holaxe.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia