Antzuola (Gipuzkoa)

Umetako bizimodua baserrian

Umetako bizimodua baserrian Umetako bizimodua baserrian. Ardiak, ganadua, oiloak eta abar zituzten. Beraiekin bi osaba eta morroia ere bizi ziren. 14 urtera arte eskolara jaisten zen Antzuolara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako bizimodua baserrian. Ardiak, ganadua, oiloak eta abar zituzten. Beraiekin bi osaba eta morroia ere bizi ziren. 14 urtera arte eskolara jaisten zen Antzuolara.

Transkripzioa

-Umetako zer gauza gogoratzen dittuzu basarrixan? Lanian ibiltzen ziñan aittari eta amari laguntzen?
-Bai, han ibiltzen giñan behintzet nunbaitten bueltaka. Ganauak. Ardixak be bazeren eta ganauak be bai-ta.
-Ganaua eta ardixak?
-Bai. Horrek bazeren.
-Oilluak be eukiko ziñuazen?
-Baitta. Oillo pillia be egoten zan eta.
-Eta gero solua, ezta?
-Bai. Soua gaiñera-eta. Hantxe. Tiuak be egoten zian, bi tio be euki giñutzen bertan, eta kriaua be bai Martin izena jakona. Martintxo. Martin, eta hantxe danok ibiltzen giñan.
-Eta eskolara?
-Eskolara, handitxik etorten giñan eskolara. Oiñez etorten giñan goittik behera.
-Eskolara nora, Antzuolara?
-Bai, Antzuolara. Hamalau urtera arte hortxe eskolan ibili giñan eta.
-Eta zer egitten zenduen, oiñezian?
-Bai, oiñez. Orduan ez zan ezer egoten. Oiñez goittik behera. Hortxe gaiñekaldian dao nere basarrixa. Eta hortik, hor zeuan, oin garen basarrixa hor zeuan. Tia geunkan hor, tia geunkan behian, eta horraxe tiana etorten giñan, eta hortitxik, oiñetakuak-edo aldatu bihar bazien aldatu hortxe eta eskolara.
-Orduan biderik eta ez zan egongo, ez?
-Ez zeuan, ez. Bestela, bestela. Bidia, kamiñua bazeuan, baiña ez behintzet oingo modukua.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia